2021/01/04

2021-01-03 ATXARTE - ANBOTO - URKIOLAMENDI

 Kotxea Atxarteko kanteran utzi eta eskiak motxilan jarrita, Gurezelaitik gora Asuntzeko lepora (Polpolera) joan ginen. 

Hasierako asmoa zuzenean Urkiomendira joatea bazen ere, ikusbide nahiko ona zegoenez, Pagazelaibururaino igotzea erabaki genuen. Bertara heldutakoan, Anbototik eskiekin jaisten talde bat ikusi genuen, eta orduan gu ere animatu ginen gora egiten.

Eskiekin 1275 metrora arte igo genuen eta plakatik tontorrera oinez.

Jaitsiera, igo genuen leku beretik, hegotik, asko disfrutatuz egin genuen, baina elur asko egon arren, harri batzuk ere aurkitu genituen.

Ondoren, Polpoletik Urkiolamendira igo eta Urkiola aldera jaitsi ginen. Urkiolako kanposantura heldu aurretik eskumara egin eta altako kableen azpitik Atxartetik datorren pistaraino jaitsi ginen eskiatzen.

Guztira 16 bat km eta 1300 metroko desnibel positiboa.

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario