Ondoren, fokeatzen Santa Barbarako baselizara igo genuen.
Bertatik iparraldera, Atxondo aldera, bi jaitsiera egin genituen. Bat zuzenean (350 metroko jaitsiera) eta bigarrena pixkat gorago igota Kurutzeta mendi ondotik (450 metro inguruko jaitsiera). Azken hau oso polita eta elur askoaz.
Bukatzeko, berriz Polpolera bueltatu ginen, eta bertan geundela Kurutzeta menditik (1215 m.) Polpolera, hego aldera, jaitsiera polita zegoela ikusi genuen (hurrengo baterako).
Polpoletik Urkiolamendira igo genuen eta Urkiola aldera jaitsi ginen. Arbolak pasautakoan, eskumara egin genuen eta altako kableen azpitik Atxartetik datorren pistaraino jaitsi ginen eskiatzen (oso astua). Pistatik ere zerbait eskiatu genuen eta gero oinez kotxeraino.
Guztira 16 bat km eta 1600 metroko desnibel positiboa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario