Guk egin dugun ibilbideak, Pralognan herrian hasi eta amaituz, Vanoise-ko glaziarrari bira ematen dio. Ibilbide zirkularra da, bost egunetan egin duguna, eta Vanoise-ko parke naturalean kokatuta dago (Frantziako zaharrena).
Ibilbidean zehar hainbat glaziar txiki eta lepo zeharkatu ditugu, eta mendi hauek ere igo ditugu: Aiguille de Polset (3.531 m.), Dome de Polset (3.507 m.) eta Dome de Chasseforet (3.586 m.)
Hala ere, inguru hauek ibilbide ezberdin asko egiteko aukera eskaintzen dute, egunak luzatuz edo laburtuz, baita beste mendiko aterpe batzuk erabiliz ere.
![]() |
| Paisaia alpinoa, Arpon glaziarrean gora, Serac-aren albotik. |
- 5 eguneko ibilbidea
- Distantzia : 87 km
- Desnibel positiboa : 6.785 m.
- Ez du zailtasun teknikorik
Ibilbide hau
egiteko informazioa, batez ere, Terueleko Grupo Alpino Javalambrekoen blogetik
atera genuen (2.019ko apirilean egindako ibilbidea).
elrefugioalpino:
ALTA RUTA PARQUE NACIONAL LA VANOISE 2019
Trackak beste
talde batek 2.025eko martxoan egindako ibilbide beretik hartu genituen.
Apirilak 15a, eguaztena
Elorriotik
goizeko 6etan irten eta, ordu erdiko bi geldialdi eginda, arratsaldeko 6etan heldu
gara Pralognan la Vanoise herrira (1.430 m.).
Etxea "Appartament Chaulereux" oso ondo dago. Prezioa 96'5 € (Baditu izarak eta toallak)
Apirilak 16a, eguena
6:30ean jaiki, armosu legea etxean bertan egin, dena prestatu eta 8:20an hasi gara gorantz. Goizean laino apur batekin, baina gero dena argitzen joan da.
![]() |
![]() |
| Herri irteeran eskiak jantzi ahal izan ditugu |
![]() |
Hasieran bailara itxia da eta hainbat elur-jauzi ikusi ditugu. Guk ibaiaren ezkerraldetik igo dugu, eguzkiak gutxien jotzen zuen mendi-hegaletik. Kontrako hegalean baino gutxiago, baina hemen ere neguan elur-jauziak egon dira
![]() |
| Elur-jausiak dena aurretik eraman zuen |
![]() |
| Refuge le Repoju (1.711 m.) |
2 ordu era
erdira lehen geldiunea egin dugu zerbait jateko, Refuge du Roc la Peche parean
(1.903 m.) Bertatik Dome de Polset mendiko ikuspegiak itzelak dira.
Refuge de Péclet Polset-era 13:30 aldera heldu gara. Guztira 5 ordu eta laurden behar izan ditugu
15 km eta 1.100 metroko desnibel positiboa egiteko.
| Refuge de Péclet-Polset (2.474 m.) |
Jende asko Pralognan-etik igo gabe heltzen da aterpera: Valthores-eko telesilla alpinoan
igo eta gero Greboulazeko glaziarretik jaitsi eginda
Aterpea oso ondo dago, dutxa beroa hartu (dohainik), zerbait bazkaldu, mapak ikusi, trago bat hartu, billarren jolastu eta 7etan afaria.
Afaria, lo egin, armosua eta 500 cl-ko kaña: 64 € bakoitzarena (garagardoa 7'50 €).
![]() |
| Aterpeko leihotik sumatzen da hurrengo egunean zeharkatuko dugun Breche de la Croix de la Rue |
Apirilak 17a, barikua
Goizeko 6etan armosua. 7:15ean gorantz abiatu gara.Greboulaz glaziarretik gora Dome de Polset-eko lepora 10:15ean heldu gara. Igoera glaziarraren eskuma aldetik egin dugu, serac-en albotik.
![]() |
| Aiguille de Polset (3.531 m.) |
| Gauzak hartu zerbait jan eta eguneko azken zatiari ekin diogu |
| Gure aurretik zihoan hirukotea Croix de la Ruen gora |
![]() |
| Cesar eta Aitor korridorean |
![]() |
| Aitor Coix de la Rue-ra heltzen. Atzean Dome de Polset mendia |
![]() |
| Aussois aterpera egin dugun jaitsiera |
Guztira 8 ordu eta 45 minutu eman ditugu 20 km eta 1.700 m. positibo egiteko.
![]() |
| Cesar Fond d' Aussois aterpean (2.350 m.) |
Apirilak 18a, zapatua
Goizeko 6etan armosua. 7:30ean abiatu gara kutxilak oinetan Col de Labby-rantz.
![]() |
| Aitor eta Cesar Col de Labby-n |
![]() |
| Glacier de la Mahure |
![]() |
| 200 metroko azken igoera egiteko larruak janzten |
![]() |
| Eguneko azken lepoan. |
Azken jaitsiera egiteko bidea ezkerretik badoa ere ez du merezi hortik egitea; lautada batean arraunean joan behar delako. Hobe da harri espoloiaren eskumatik egitea, Arponteko lakuen gainetik. Gure tracka hortik dago markatuta.
![]() |
| Arpont-eko aterpea mahai eta jarleku hauen azpian dago |
![]() |
| Arpont-eko aterpea (2.310 m.) |
Arponeko aterpe
hau hotel bat da, estaldura telefonikoa ere badu. Ematen du partikularra dela. Zapatua izateko jende gutxi gaude, 17 bat lagun. Guardak esan digu uztailean,
abuztuan eta irailean egunero beteta egoten dela (110 bat pertsona). Pentsio erdia
eta kaña 75€ bakoitzena. Dutxa hartu nahi izanez gero 4€.
Apirilak 19a, domeka
![]() |
| Goizean aterpea, kanpotik ikusita |
![]() |
| Cesar Arpont glaziarrean, aurrez aurre serac handi bat |
![]() |
| Sokarekin elkarri lotzen |
![]() |
| Aitor, Col de Pelve-rako bidean |
![]() |
| GPSa jarraitu behar |
![]() |
| Cesar aterpe ondoan dagoen pasabidean |
![]() |
| Col de Vanoise aterpea (2.520 m.) |
Guztira 7 ordu eta erdi behar izan ditugu 19 km egiteko eta desnibel positiboa 1.785 m.
Aterpe hau ere, dutxarik izan ez arren, oso ondo dago. Pentsio osoa, bertan bazkaldu dugulako, 69 € pertsonako
Apirilak 20a, astelehena
Gaur egin beharrekorako presa handirik ez genuenez, armosua 7etan egin dugu eta 8:30ean abiatu gara Col de la Grande Cassera (3.095 m.)
![]() |
| Col de Vanoise aterpea |
![]() |
| Gezi gorriarekin, Glacier de la Réchasse-tik, atzoko azken jaitsiera |
![]() |
| Col de la Grande Casse (3.095 m.) |
10:30ean heldu gara. Lepora heltzeko azken pala aldapatsua, estua eta elur gogorrekoa da. Larruak kendu eta beste aldera egin ditugu 100 metro, Grande Casseko ipar pala, italiarren korredorea, ikusteko.
![]() |
| Grade Casse-ko iparra |
Lepotik Pralognan-eraino eskiatzen jaitsi gara, 1.700 metroko desnibel negatiboa eginda.
![]() |
| Indarrak hartzen jaitsierari ekiteko |
![]() |
| Itxitako eski estazioko pistetatik behera |
![]() |
| Refuge "Les Barmettes" (1.992 m.) |
![]() |
| Pralognan herrira heltzen |
Heldu garenean dena batu, zerbait jan eta Bozel herrira jaitsi gara, kafe bat hartzera eta inguruko paraje ederretan paseo bat egitera.
![]() |
| Bozel herriko aintzira |
Herri hau, Pralognan ez bezala, urteko sasoi honetan ere bizirik dago.
Lo egitera Pralognanera igo dogu. Apartamentu txikia eta merkea 74 €. Oso ondo dago (Izara eta toallarik ez).
Apirilak 21a, martitzena.
Bueltako bidaia (12 ordu, goizeko 6etatik arratsaldeko 6etara, bi geldialdi eginda).
Irteera honetako gastuak:
- Autopistak: 226 €
- Gasolina: 365 € (AEB eta Iranen arteko liskarraren ondorioz Frantzian 2,5 € litroa)
- 2 apartamentuak: 170 €
- 4 Aterpeak (lo, janaria eta edariak): 795 €
- Janaria (Elorriotik eramandakoa): 68 €
Guztira: 1624 €, 542 € pertsonako
![]() |
| Partaideak: Cesar, Aitor eta Ruben |








.jpg)
.jpg)









































.jpg)





