2016-03-24 ASPE
Gaba Aisan furgonetetan lo egiteko egokituta dagoen landatxoan lo egin ondoren. Goizean goiz jeiki eta gosaldu ondoren. Refugio Saleras aldera dijoan errepidea hartu genuen. Elurrak bidea isten zuen punturarte.
Bertan, furgoneta alde batera laga eta eskiatzeari ekin genion. Aspe ingurua ikusten ez bazen ere lainoak Asperen gainean zeudela argi zegoen.
Egualdiarekin guztiz seguru ez bageunden ere aurrera egitea erabaki genuen. Hasiera elurrez estaliriko errepide batetatik ekin genuen bide nahiko laua jarraituaz. GEro puntu batetan malda gora gogor zamar bat pasa ostean paisai zabal baten aurrean aurkitzen garelarik.
Mendi goikaldean gero eta laino gutxiago ikusten da eta horrek asko alaitzen gaitu. Ibilbidea jarraituz irripa asko duen paso konplikatu zamar bat dago. Gainera oraindik goiz denez elurra gogor zamar dago eta Igorrek splitekin burruka pizkat egin beharra dauka aurrera egiteko. Edozein modutan arazo larregi gabe aurrera egiten du.
Paso honen ostean, oso zabala den pala eder eta luze bat ikusten da. Jeisteko oso polita eta bukaeran malda dezente daukana.
Hau pasa ostean, berrio paisaia asko zabaltzen da eta bertan gorantza jarraitu eta hegal batetik zihar igaro ondoren, asken trabesia pala geratzen da soilik.
Behin gora iristerakoan eskiak kendu eta oinez kranpoiekin Asperen puntara igo ginen inongo konplikazio gabeko 100 bat metro eginez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario