2020/03/18

2020-03-14 AUÑAMENDI

Coronavirusagatik konfinamentua hasi aurreko egunean Auñamendira joan ginen.
Egunean bertan  goizeko 6etan Elorriotik irten ginen eta ez lehenago, goiz ibilita jaitsieran elur gogorra (transformatu gabekoa) izango genuela pentsatu genuelako. 

Hona hemen egun horretako bideoa:




Belaguako iraupen eskiko Contiendako aparkalekuan kotxea utzi, eskiak jantzi eta 9:30etan abiatu ginan gorantz eguraldi zoragarriarekin (argi, fresko eta apenas haizerik gabe).
Hasieran iraupen eskiko pistetatik gora

Goizean elurra gogorra

Arlas
Iparraldean lainotuta




Hamaiketakoa Auñamendi gertu genuela



Berriz gorantz, eta elurra oraindik gogorra zegoenez Auñamendiko azken pala igotzeko kutxilak jantzi genituen
Tontorrera eguerdiko 12etan heldu ginen (Contiendatik 2h eta 30´)

Auñamendi 2507

Goian Zuberotar batzuekin elkartu ginen, eta hauek esan ziguten beraiek ekialdetik igo zutela eta jaitsiera polita zuela. Guk mendebaldetik, igotako lekutik, jaitsi behar genuen arren, jaitsiera horrek itxura ona zuenez ekialdera jaitsiera bat egitea pentsatu genuen. Horrela, 300 bat metro jaitsi ginen elur ona zati batzutan eta gogorra beste batzuetan aurkituta.
Guk berriz gora egin genuen jaitsitako tokitik, gero  hego-mendebaldeko palatik jaisteko.,Hala ere, Zuberotarrek esan ziguten alde horretatik aukeria zegoela Auñamendiri buelta emateko.
  Ordu erdi inguruan berriz gora egin genuen lepo bateraino. Ezkerrean Lescuneko bailara genuela
Hego mendebaldeko pala
Añelarre 2.357 m.
Auñamendiko pala jaitsi ondoren ezkerretara egin (mendebaldera) eta 175 metroko desnibela eginez, gertu zegoen Añelarreko tontorrera igo genuen. Hego mendebaldeko palak oso itxura ona zuenez,  100 bat metroko jaitsiera bat egin genuen, gero berriz leku beretik gora igotzeko. Hor bai elurra transformatuta zegoela (ordurako eguerdiko 2:30ak baziren ere).

Azkenik igoerako leku beretik Contiendara jaitsi ginen (hasieran baditu gainditu behar diren igoera txiki batzuk). Guztira 18 bat km eta 1500 metroko desnibel positiboa egin genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario