2015/05/06

CHAMONIX - ZERMATT

 1. ETAPIA: GRAND MONTETSetik –ARPETTEra  (2015-04-19, igandea)
Argentiereko eski estaziora goizeko 8etan heldu eta 8:30etan Grand Montetsera igotzen duen lehen teleferikoa hartu genuen. Tiketak aurreko egunean erosi genituen, bakoitzak 24 € ordainduta. Goizeko 9etan, Grand Montetsetik (3.226 m.) Argentiereko glaziarrerantz hasi ginen jaisten, ez oso eguraldi onarekin; elurra botatzen zuela, baina aurreikuspenak eguraldiak hobera egingo zuela zioen. Jaitsieran ez genuen asko disfrutatu, elurra gogorra zegoen eta marka askorekin.
Grand Montets
Argentierreko glaziarra (2.530 m.) gurutzatu, eskiei “kutxillak” ipini eta 800 metrotako igoera egin genuen Chardonneteko lepora (3.321 m.). Igoera eskuma aldetik egitea komeni da, egon daitezkeen arrailegatik. Lepo honetatik beste aldera kanal batetik jaitsi behar da. 60 bat metrotako soka fijo bat badu, baina guk, 30 metrotako rapel bat montatu genuen gure sokekin eta ondoren destrepatu egin genuen.
Chardonneteko lepotik rapelatzen
Saleinako glaziarra eskiatzen gurutzatu eta 200 bat metrotako aldapa bat igo genuen Fenetre de Saleinara, bukaeran granpoiak jantzita. 
Cesar, Fenetre de saleinara heltzen
Beste aldera, nahiko behe laino itxiarekin jaitsi ginen Trienteko platora. Gehienak hemendik Trienteko aterpera joaten ziren. Guk ezkerretara egin eta jaisten jarraitu genuen. 

Ondoren, soka fijoak zituen 50 metrotako korredore batetik igo genuen Col de Escandiesera eta hemendik behera, oso elur onarekin eta asko disfrutatuz 1.100 metrotako jaitsiera egin genuen 
Arpetteko aterpera (1.627 m). Jaitsiera honetan, kontuz ibili behar da elur jauziekin; jaisten goazela, eskuma aldeko magalak elurrez kargatuta daudenean arriskutsuak direrako.
Arpetteko aterpetik Escandieseko lepoa
Arpetteko aterpea oso ondo dago: berriztuta,  4 pertsonandako logelekin, ura dohainik, janaria ugari. Prezioa: 75 € pertsonako ordaindu genuen afaria, lo egitea, gosaria eta arratsaldean hartutako zerbeza prezioan barne.

Etapa honetan, guztira 8 ordu egin genituen, 900-1000 metrotako desnibel positiboa, 2.600 metrotako desnibel negatiboa eta 21 bat kilometro.

 Etapa honetako TRACKa
eta ARGAZKIAK

Chardonneteko leporantz 1. BIDEOA
Trienteko platotik beherantz, Escandieserako igoera hasi aurretik 2. BIDEOA

  




2. ETAPIA: BOURG SAINT PIERREtik VALSOREYko ATERPEra  (2015-04-20, astelehena)
Arpetteko aterpea
Arpettetik oinez jaitsi ginen Champex herrira, kilometro inguru dago eta 15-20 minutu behar dira (bukaeran zatitxo bat eskiatzen ere egin daiteke, eski pista batetik). Goizeko 8:20an autobusa hartu genuen eta Orsieres herrira jaitsi gintuen. Herri honetan autobusak 20´geldialdia egiten du eta berriz autobusa aldatu gabe, goizeko 9etan Bourg Saint Pierrerera igo gintuen. Guztira bakoitzak 16 bat franko suizo ordaindu genituen (16 €).
 
9:30etan hasi ginen oinez Bourg Saint Pierren (1650 m.) eta eskiak porteatu genituen ordu eta erdian zehar 2.100 metrotako altuera arte.  Bereziki zati honetan, motxilaren pisua (13,5 Kg eta eskiekin 18 kg) ondo nabaritzen da. 
Gero eskiekin, bero handiarekin, Valsoreyko aterperaino (3.037 m.) igo genuen eta eguerdiko ordu biak aldera heldu ginen. Aterpetik Mont Velan (3.727 m.) mendiaren ikuspegi bikaina, baita hurrengo egunean joan behar dugun alderantz Gran Combin (4.314 m.) eta Petit Combin (4.100 m.) mendiak.
Mont Velan
Arropak aldatu, sikatu, deskantsatu eta 18:00etan afaria.

Aterpea nahiko txikia da eta jendez gainezka zegoen. 2 logeletan banatzen da jendea. 82 € pertsonako ordaindu genuen afaria, lo egitea, gosaria eta arratsaldean hartutako eta hurrengo egunerako teak.  Prezioaren barne ere zegoen edandako zerbeza (7,5 € 50 cl.)
Valsoreyko aterpea
Etapa honetan, lau ordu eta erdi egin genituen, 1.400 metrotako desnibel positiboa, eta 10 bat kilometro egiteko.

 Etapa honetako TRACKa eta ARGAZKIAK


  3. ETAPIA: VALSOREYko ATERPEtik VIGNETESeko ATERPEra  (2015-04-21, asteartea)
4:45etan jaiki, oso lo gutxi eginda (jendea zurrungaka, bero, …) gauzak prestatu, gosaldu eta 6etan abiatu ginen gorantz, gauez frontalekin, aurrean Gran Combin mendia (4.314 m.). 
Eguna argituko orduko abiatu ginen
40 bat minutu fokeatu genuen kutxillak ipinita, eta hortik gora oinez, granpoiekin, desnibel handiko aldapa batetik egin genuen gora.
Eskiak bizkarrera. Atzean, eguzkitan, Mont Blanc mendia
 Sonadóneko lepora  (3.520 m.) goizeko 8etan heldu ginen. Bukaeran, bi metrotako resalte (cornisa) bat pasatu behar izan genuen sokak erabiliz.
Sonadeko lepora heltzeko zegoen resaltea
Apur bat jaitsi, 60 metrotako igoera bat egin beste lepo batera, eta 1.200 metrotako jaitsiera bat egin genuen Chanrioneko aterpera joateko bidegurutzeraino. Asko disfrutatzeko jaitsiera izan zen.
Goizeko 10 ziren (4 orduko ibilbidea) beraz zerbait jan eta eskumara egin genuen Otemako glaziarrerantz. 
Otemako glaziarrerako sarrera
Otemako glaziarrean gorantz
Glaziarraren erdi erditik egin genuen gorantz eguraldi oso onarekin. Otemako glaziarra oso luzea da; 15 bat kilometro. Glaziarraren ia bukaeran, ezkerretara egiten da eta aldapa bat igoaz (hemen bai bero) Vigneteseko aterpea ikusten da. Aterpera heltzeko ere bueltatxo bat eman behar da altuera batean dagoelako. Vigneteseko aterpea (3.160 m.), bere ondoan Arolla mendiaren tontorra (3.796 m.), eskietan egiteko modukoa.
Vignetesera heltzen. Atzean Pigne d´Arolla (3.796 m.)
Aterpe hau oso ondo dago: handia da,  logela ugarirekin eta janaria ona (gosaltzeko tortillia eta beikona ere). Prezioa: 76 € pertsonako ordaindu genuen afaria, lo egitea, gosaria, arratsaldean hartutako zerbeza eta hurrengo egunerako ur botilak prezioan barne.
Atzean Vigneteseko aterpea
Aterpe hau oso ondo dago: handia da,  logela ugarirekin eta janaria ona (gosaltzeko tortillia eta beikona ere). Prezioa: 76 € pertsonako ordaindu genuen afaria, lo egitea, gosaria, arratsaldean hartutako zerbeza eta hurrengo egunerako ur botilak prezioan barne.

Etapa honetan, guztira 9 ordu egin genituen, 1.600 metrotako desnibel positiboa, 1.500 metrotako desnibel negatiboa eta 24 bat kilometro egiteko.

Etapa honetako TRACKa eta ARGAZKIAK 

Valsoreytik irteera, Sonadonerantz 3. BIDEOA
Chanrionerantz jaitsiera 4. BIDEOA
Otemako glaziarrean gorantz 5. BIDEOA




4. ETAPIA: VIGNETESeko ATERPEtik ZERMATTera  (2015-04-22, asteazkena)
5etan esnatu, 5:30etan gosaldu eta 6:50etan abiatu ginen, Otemako glaziarrerantz (jaitsieran elurra oso gogorra). Handik gorantza Evequeko lepora (3.382 m.), ia 400 metrotako desnibela eskiekin ondo igotzen dena. 
Aitor Evequeko lepora heltzen
Jaitsi eta bigarren igoerari ekin genion, lehenengo lautada batetik fokeatzen eta ondoren granpoiekin kanal batetik Mont Bruleko lepora (3.213 m.) 

Jaitsiera txiki bat eta berriz ia 500 metrotako desnibeleko igoera, eskiekin oso ondo egiten zena, azken lepora heltzeko Valpellinekoa (3557 m.). 
Valpellineko lepoan
Hemendik Matterhorn edo Cervino (4.478 m.) mendiaren bistak zoragarriak dira.
Valpellinetik Zermattera ia 2.000 metrotako jaitsiera dago, Matterhornen magaletik. Azkenean eski pista batetik herrira heldu ginen.
Elurra, pistetan bakarrik
 Zermatteraino heldu ginen eskiatzen
Etapa honetan, guztira 8 ordu egin genituen, 1.150 metrotako desnibel positiboa, 2.800 metrotako desnibel negatiboa eta 30 bat kilometro egiteko.

Zermattetik Tasch herrira trenez joan ginen.
Zermatteko tren geltokia
Tasch-en furgoneta taxi bat hartu genuen Chamonixera joateko. 2 ordutako bidaia da eta 450 € ordaindu genituen (112€ pertsonako). “Christof taxi” (telefonoa: 027 967 35 35). Beste konpañia batzuk 600 eta 700 € eskatzen zizkiguten.
Trenez, 85 bat € pertsonako irtetzen zuen 4-5 ordutako bidaiarekin.
Kotxea alokatzeko aukera aztertu genuen Tasch herriko Hertz konpañiarekin, baina Chamonixen kotxea uzteko aukera ez zutela esan ziguten.

Etapa honetako TRACKa eta ARGAZKIAK

Evequeko lepotik beherantz 6. BIDEOA
Valpellineko lepoan 7. BIDEOA
Zermatterantz jaitsiera 8. BIDEOA



Beste egun bi genituenez, eta goizetan behintzat eguraldia ona iragarrita zegoenez, honela aprobetxatu genituen:


MAR DE GLACE  (2015-04-23, osteguna)
Oinez, mendi ibilbide bat Mar de Glacera egin genuen egun honetan.
Mar de Glace
Chamonixeko Les Bois auzoan (1.065 m.) kotxea utzi eta bidezidor batetik oinez igo genuen Montenversera (1.913 m.) La Jorasse aldetik igo genuen, eta hemendik Les Drus (3.754 m.) mendiaren ikuspegia oso polita da. 
1.600 metrotatik gora bidea elurtuta zegoen eta gu trekineko zapatilekin joan ginen. Gero, “Vía Ferratetatik” glaziarrera (1.700 m.) jaitsi ginen.
Via Ferratetatik behera, glaziarrera.
Bertan izotzean dagoen tunelera (Grotte) joan ginen; benetan ikusgarria. 
Glaziarrean egindako tunela
Berriz ferratetatik igo genuen eta Les Boiserantz jaitsi ginen Caillet aldetik (kremallera trenaren bidea jarraituz zati batean). Azkenean 5 ordu egin genituen ibiltzen.

Egun honetako ARGAZKIAK

MONT TELLIERS (2015-04-24, ostirala)
Kotxean igo genuen Martignytik Grand San Bernardo  porturantz, eta ordaindu beharreko tunelean sartu aurretik col ipintzen duen tokirantz irten eta berehala aparkatzeko lekua ikusiko dugu eski estazioaren ondoan (1.921 m.).

Bidetik kilometro bat inguru egin ondoren oinez, eskumatara irten genuen bidetik eta eskiak jantzita gorantz abiatu ginen. 1.000 metrotako desnibela bi ordu eta erditan egin genuen. Mont Telliers mendia (2.951 m.) oso polita da eskiekin egiteko eta bista zoragarriak ditu. 
Aitor tontorrean
Cesar tontorrean
Jaisterakoan nahiko elur biguna izan genuen.

Egun honetako  TRACKa eta ARGAZKIAK

ATERPEEN IZENAK ETA KONTAKTUAK
  • RELAIS D'ARPETTE tel.:+41(0) 277831221
  • REFUGE DE VALSOREY +41 (0)27 787 11 22
  • CABANE DES VIGNETTES   0040272831322
  • CHAMONIXen: CHAMONIARD VOLANT
    45 route de la Frasse, Chamonix, France, 74400
    Prezioak pertsonako: Lo egitea: 20 €, Gosaria: 6 €  eta Afaria: 15 €.
MATERIALA:
ERROPIA:
Galtzontziloak
Kamiseta termikoak 3
Mailak
Galtzerdiak 3
Eskularruak 2 
Bufa eta biseria
Prakak
Praka sira
Mailot manga luzea
Txaketila
Sira edo plastikoa
Plumiferua

MENDIKO MATERIALA:
Sokia 30m 2 (Aitor eta Alainena.)
Arnesa
Kordinua 3m+1m
Lazoa 1
Zortzia
Mosketoiak seguridadekoak 2
Izotzeko tornillua 2(Aitor eta Alainena.)
Arva
Sonda
Pala
Kutxillak
Granpoiak
Pioleta
Larruak
Eskiak
Bastoiak
Kaskua
Manta termikoa.

DANETARIK:
Telefonua, Karteria (Dirua, VISA, NAN, Gida baimena, atzerrirako osasun asistentzia txartela), kargadora, Mapak (cesar), Eguzkiko eta espanetako krema, Toalla txikia, Frontala, Betaurrekoak 2 (ventisca eta normalak), Compeed, Botikina (cesar), GPS eta pilak, Nabajia (Aitor Andoni), Argizaria larruentzat, Erreparazio kita (Aitor, Ruben), Bridak (Aitor, Ruben), Zinta isolatzailea (Aitor Ruben), Errepuestoko larruak (Ruben Andoni), Izara zakua (saco sábana)

JATEKUA
Barritak 3 eguneko.
Txokolate tabletia.
Frutos secos.
Frutas secas: Pikuak, pasak...
Gelak
Isostar pastillak

BOTIKINA:
Papelezko puntoak, Ibuprofenoa, Gasak, Esparadrapua, Cristalmina eta Baselinia

Hau guztia sartzeko 35-45 litroko MOTXILIA

IRTEERA HONETAKO PARTAIDEAK:

Cesar Eriz, Andoni Urrutia, Ruben Eriz eta Aitor Cenitagoya

No hay comentarios:

Publicar un comentario