Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, Aitor eta Igor Pirineotara joan ginen ibilbide pare bat egiteko asmoz.
Eguraldia oso ona izan zen bi egunetan, udaberriko eguzkia eta tenperatura altutxoa.
Lehenengo egunean, Bareges-eko eski estazioko parkingean lo egin ondoren, Pic de Madamète-runtz abiatu ginen, ibilbide zirkular bat jarraituz.
Igoera Lac de Madamète-tik egin genuen, Vallon d'Aygues-Cluses zeharkatuz. Igoera oso polita eta lasai disfrutatzeko modukoa: aldapa gutxi, pinu sakabanatuak, lasaitasuna, ... Lac de Madamète-tik tontorrera Col de Madamète-tik igaroz heldu ginen.
Tontorrean zerbait jan ondoren, jeitsiera Lac dets Coubous-etik egin genuen. Tontorretik lakua ondo ikusten zen, orduan zuzenean heldu ginen lakua aldapak aprobetxatuz eta elurraz disfrutatuz. Eta handik Bareges-era ibilbidea bukatuz.
Pont d'Espagne-ko parkingetik irtenda, iraupen eskiko pistak jarraituz Pont du Cayan-era heldu ginen. Puntu honetan harritu ginen ibilbidea nondik jarraitzen zuen ikusita. Gure eskumara zegoen basotik igotzen da bidea. Pixkanaka pixkanaka, zati batzuk eskiekin, zati batzuk oinez eta gure dudekin, basoa bukatzen den tokira heldu ginen. Hemendik aurrera ibilbidea errezagoa da eta bizkorrago mugitu daiteke.
Lacs d'Embarrat parean zeozer jatera gelditu ginen. Hemendik Lac du Pourtet-era jarraitzen du ibilbideak eta handik Soum de Bassia-ra. Ez zitzaigun asko falta, baina egiten zuen beroa ikusita (abalantza arriskua sortuz), igotzeko behar izan genuen denbora eta jeitsieraren egoera, beruntza joateko erabakia hartu genuen.
Gero, espero baino askoz lehenago heldu ginen behera, orduan beste igoera bat egin genuen pisten ingurutik.
Hurrengo baterako geratu zaigu, baina ibilbidea ezagututa gustorago joango gara.
Aitorrek egindako argazkiak ikusteko klikatu hemen.
Igorrek egindako argazkiak ikusteko klikatu hemen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario