Hasieran eguraldia
eskasa bazen, behe lainoa eta euriagatik batez ere, gero nahiko argitu zen eta
elur ona izan genuen eskiatzeko. Hasteko, zuzenean igo genuen Cuclillon mendira (2.173 m). Gero 600 metrotako jaitsiera on bat egin genuen
Brañavieja azpian dagoen bailarara. Berriz Cuchillonera igo, pistetara jaitsi
eta hauetatik aparkalekura. Eguraldia nahiko ona zenez eta denbora bagenuenez,
bailararen beste aldera egin genuen Bóveda mendira (2072 m.) igotzeko eta
zapaldugabeko elurretatik berriz aparkalekura jaisteko.
Azkenean guztira 13,5
km eta 1570 metrotako desnibel positiboa egin genuen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario