2015/05/24

NEOUVIELLE 2015-05-16/17

MAIATZAREN 16a, LARUNBATA
Goizeko 4etan Elorriotik abiatu ginen. Bareges herria pasatu eta SupeBaregeseko aparkalekura heldu baino lehen, eskumatara dagoen bidegurutze hartu genuen Plateau de Lienzera doana. Hasieran asfaltatua da baina gero, nahiko zulo eta harri dituen, pista bat bihurtzen da.

 Kotxea 1500 metrotara  utzi genuen eta oinez gorantz hasi ginen, nahiko behelaino itxiarekin. 

Ordu betera, 1950 m. eskiak jantzi genituen eta handik  gutxira, La Glereko aterpera (2150 m.) heldu orduko behelainotik irten eta eguraldi zoragarria aurkitu genuen.

La Gleretik gertu hainbat aldiz eskiak kendu genituen, elur faltagatik zati labur batzuk pasatzeko.

 Hasieran, Estelat lakuen albotik eta ondoren kanal batetik gorantz egin genuen  Coume Estreteko leporaino. 

Lepo honetako aristan , eskiak kenduta, ezkerrera egin eta berriz gorantz Turon de Neouviellera (3.025 m.) heldu arte. 

Haize hotza baina egun argia zenez, ikuspegi ederra izan genuen tontorretik.

Lac Vertera (2.640 m.) jaitsi ginen (elurra ona) eta zerbait jan ondoren Chausenqueko bretxara (2.800 m.) igo genuen, hasieran eskiekin eta azken zatia granpoiekin.

Beste aldera jaitsi, Neouvilleko bidearekin bat egin genuen (jendea ugari, gentozen beste aldetik oso gutxi; chausenquen gu bakarrik) eta beherantz egin genuen Lac D´Auberteko presaraino (2.100 m.). 

Eskiak kendu eta Les Laquettes lakuen ezker bazterreko bidezidorretik beherantz egin genuen. Lac D´Oredonen (1.850 m.) alboan dagoen aterpera heltzeko. Azken zati hau luzea egin zitzaigun (ordu eta erdi).
 
Les Laquettes
Chalet Refuge, Hotel Du Lac Oredon (00 33 623 05 72 60) Oso ondo dago, berriztuta eta apirila bukaeratik zabalik. Prezioa 40 € pentsio erdia.
Egun honetan zortzi ordu eta erdi (8:30etatik – 17:00etara) egin genituen, 1.700 metrotako desnibel positiboa eta 19 bat kilometro.


Plateau de Lienz-Ref de la Glere-Turon de Neouville-Chausenque-Ref de Oredon TRACKa 

La Glereko aterpetik gorantz 1. BIDEOA 
Turon de Neouviellerantz 2. BIDEOA
Haizea Turon de Neouviellera heltzen 3. BIDEOA 


MAIATZAREN 17a, IGANDEA
Aurreko egunean 21:30etarako ohean geundenez ez zen ahalegin handia izan goizeko 5:15etan jaikitzea. Dena prestatu, gosaldu eta 6:30etarako abiatu ginen. 


Oraingoan bidezidorretik igo beharrean (aurreko egunean jaitsi ginen tokitik) Lac d´Aubertera doan bidetik egin genuen gorantz eta beheranzkoan baino 20 minutu gutxiago erabili genituen. 


Eskiak 2100 metrotara, Les Laquettes gainean jantzi genituen eta goizeko 10etarko Neouvilleko gainean geunden. Azken metroak, eskiak kenduta eta harridun arista batetik.


Eguraldia oso ona; haizerik ez eta bista zoragarria: Midi de Bigorre, Vignemale, Taillon, Cilindro, Marbore, Monte Perdido, La Glereko aterpea, … luzaroan egon ginen.
400 bat metro eskiatzen jaitsi eta berriz igo genuen Chausenqueko lepora. Beste aldera, hasieran harrietatik oinez eta ondoren eskiatzen jaitsi ginen eta Lac Vertera heldu baino lehen eskumarantz hartu genuen,  hainbat lakuren artean La Glereko lakura heltzeko. Eskiak kendu bidera igotzeko, baina oraindik beste zati batzuk pistatik eskiatzen jaitsi ahal izan genuen.


Egun honetan zazpi ordu eta erdi (6:30etatik – 14:00etara) egin genituen, 1.300 metrotako desnibel positiboa eta 17 bat kilometro.

 Ref de Oredon - Neouville - Chausenque - Ref de la Glere - Plateau de Lienz TRACKa

Neouviellerantz 4. BIDEOA
Neouvielle tontorretik 5. BIDEOA

Irteera honetako ARGAZKI GUZTIAK



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario