![]() |
| Castrovalnera |
Oraingoan ere Lunada aldera egitea erabaki genuen. 7etan Elorrion irten eta 9:30etan eskiekin Pico de la Miel-erantz gindoazen. Eguna eta elurra zoragarriak. Ordu erdi beranduago Pico de la Miel baino apur bat lehenago dagoen kanal baten sarreran geunden. Kanal honetatik "El Bernachora" jaitsi ginen, asko disfrutatuz. Castro Valnerara atzetik igo genuen, "Cubadako" mendi lerro azpitik eta "Peña Negrako" lepora helduta Castro Valnerarantz eginez. Igoera luzea baina polita. El Bernachotik 600 metrotako desnibela. Jaitsi tubotik eta berriz kanaletik Pico de la Mielera. Lunadara hirurak aldera heldu ginen, guztira 1250 metrotako desnibel positiboa eginez.
![]() |
| Castrovalnerako tuboa |
Argazki guztiak ikusteko klikatu hemen: Castro Valnera 2012-12-09


No hay comentarios:
Publicar un comentario