2014/01/19

2013-12-08 San Lorentzo

San Lorentzo
2013ko Abenduaren 8a, domekia. Goizeko 7:30etan Elorriotik irten eta Valdezcarayko eski estaziora abiatu gara Aitor Cenitagoya eta ni. 9:45etan fokeatzen hasi gara San Lorentzo mendia atzetik inguatzen duen pistatik. Eguraldia zoragarria, baita elurra ere. Ia pista hau amaitzen den tokiraino jarraitu dogu  (zuzenago igotzeko, lehenago, 6.km-an, ezkerrera eta gora egin beharko genuen) eta gero handik, kordala jarraituz San Lorentzora (2.274 m.) heldu gara, 10 km egin ondoren. Giro ezin hobia eta panorama ikusgarria. Indarrak hartu (nekatuta heldu gara) eta beheko kafeteriara jaitsi gara dena pistatik. Berriz larruak jantzi eta gora egin dogu eski estazioaren ezkerraldean dagoen Cuña (2006 m.) mendi tontorreraino. Hemendik,pistetatik kanpo, elur onarekin (transformatua) aparkalekuraino jaitsi gara.Guztira 17 km eta 1.047 metroko desnibel positiboa egin dogu. Nahiko nekatuta, eta nik hanka azpietan anpolla ederrekin, amaitu dogu ia 5 orduko ibilbidea.







No hay comentarios:

Publicar un comentario