Martxoko zapatu honetarako oso eguraldi ona zegoen iragarrita, eta horrelakoa gertatu zen, akaso bero larregi. Aurreko astean elurra bota zuenez, bagenekien Lunada aldean eskiatzeko beste elur izango genuela. 6:30etan Elorrion gelditu ginen Cesar, Igor, Aitor eta ni eta 7etan Durangon Ikerrekin. 8:30etarako Lunadako eski estazioan ginen (1250 m.). 9etan gorantz abiatu eta ordu erdian Pico de la Miel puntan geunden(1565 m.). Hemen, puntatik bertatik abiatu ginen “El Bernacho” aldera eta gero konturatu gien hobeto zegoela zerbait lehenago (beherago) zegoen kanal batetik jaistea. “El Bernachora” helduta (zati bat egin genuen eskiak gainean elur faltagatik) Castro Valnerarantz jo genuen, baina zuzen igo beharrean “El ojo del buitre” zeharkatu (leku zoragarria) , aldapa gogorra igo eta gero eskumarantz Castrora(1718 m.). Jaitsi “El Bernachora” bide normaletik (tubotik).Hemendik, berriz Pico de la Mielera igo genuen (jaisteko egokiagoa ikusi genuen kanal horretatik) eta handik behera, aparkalekura, 5 ordutako itzuli dotore bat osatuz.
Irteera honetako argazkiak ikusi edo deskargatzeko klikatu hemen

No hay comentarios:
Publicar un comentario