2012/02/14

2012 Altitoy

Aurten ere Altitoy izeneko frogan parte hartu dugu. B ibilbidean, laburrean, Cesar - Aitor Zenitagoia, eta Andoni - Aitor Arteaga.
A ibilbidean, luzean, Iker - Ruben. Igor eta Aratz argazkilari lanean ibili ziren.
Larunbatean, nahiko eguraldi onarekin, programatutakoa egin ahal izan zen: A ibilbidean 2.000 metro inguruko desnibel positiboa, eta B ibilbidean 1.000koa. Elur gutxi eta oso gogorra zegoenez, korredore denak bai igo zein jaitsi granpoiekin egin behar izan genuen. Elurra ez zegoen oso egoera onean eskiatzeko.
Arratsalde eta gau guztia elurretan izan ondoren, igandean ezin zenez Bareges aldera igo eta froga ez suspenditzearren, Luz St. Sauveur bertatik irtenda 700 metroko desnibeleko igoera bat eta jaitsiera txiki bat egin genuen A ibilbidean eta B-n metro batzuk gutxiago.

Argazkiak ikusteko klikatu hemen

Sailkapenari dagokionez:
A ibilbidean:

1. Miguel Caballero - Wilfred Jumere: 3 ordu eta 21 minutu (Larunbatean 2:31 eta igandean 50 minutu).


80. Iker Urizar – Ruben Eriz: 6 ordu eta 41 minutu (Larunbatean 5:25 eta igandean
1:16)
B ibilbidean:
1. Iñigo Mtz. De Albornoz – Manuel Picón: 2 ordu eta 41 minutu (Larunbatean 1:55 eta
igandean 46 minutu)
45. Aitor Cenitagoya – Cesar Eriz: 5 ordu eta 18 minutu (Larunbatean 4:15 eta igandean 1:02)
89. Aitor Arteaga – Andoni Urrutia: 7 ordu eta 4 minutu (Larunbatean 5:40 eta igandean 1:24)

No hay comentarios:

Publicar un comentario