2011/11/06

2010 ALTO CAMPOO – VALDECEBOLLAS

Tres Mares
Martxoko asteburu batean, larunbatean goiz irten eta Brañavieja eski estaziora, Alto-Campoo izenaz ezagunagoa joan ginen. Eguraldia zoragarria zen eta hemen burutu genuen ibilbidea Brañaviejako zirkoari buelta ematea izan zen; eski estazioan (1.609 m.) abiatu eta Cuchillón mendira (2.1079 m.) igo, hemendik jaitsi berriz estazioara eta bailararen bukaeran dagoen “Tres Mares” mendira (2.176 m.) jo genuen. Tres Mares ezaguna da bere puntan, Iberiar penintsulako hiru itsasoen ur banalerroa dagoelako. Hau da, bertako puntan eroritako ur tanta bat Kantauri itsasora joan daitekeelako Nansa ibaitik; Mediterraneo itsasora, Ebro ibaitik edo Atlantikora, Pisuerga ibaitik. Tres Maresetik “Fuente de Chivo” (2.008 m.) mendilerrora jaitsi ginen eta handik Cornón”mendira (2.140 m.) igo genuen eta bertatik Alto Campooko eski estaziora jaitsi ginen, asko disfrutatuz.
Afaltzera eta lo egitera, Reinosatik Alto Campoorako bidearen hasieran, eskumatara dagoen Abiada herriko “La Cotera” aterpetxera joan ginen (nahiko merkea eta ondo jaten da).
Domekan kotxea hartu eta Brañoserara (1.210 m.) joan ginen. Handik gora, lehen eski estazio bat zen aparkaleku batean utzi genuen kotxea (1.600 m.). Hemendik elurrez beteta zegoen bide bat jarraitu genuen “Golobar” deituriko abandonatutako mendi aterpe bateraino (1.787 m.) (hemen eski estazio bat egin behar omen zuten eta proiektua bertan behera geratu zen “paradorea” edo aterpea bukatu gabe). Aurrera eginez Valdecebollas izeneko mendira heldu ginen (2.142 m.). Beste alderantz (Alto Campoorantz) jaitsi ginen apur bat (izotz eskalada egiten den Valdecebollasen aurpegia ikusiz) eta berriz bueltatu ginen igoerako bidera, Golobarrera jaisteko eta neketsuena, hortik kotxera dauden 4-5 kilometroak (nahiko lauak).

No hay comentarios:

Publicar un comentario