San Lorenzok eskaintzen duen beste aukera bat oso erraza eta aproposa mendi eskian hasteko, eski estazioan hasi eta hego alderantz doan pista jarraitzea da. Luzea da baina ez dauka maldarik. Azkenean ezkerrera eginez tontorrera igotzen da eta gero estazioko pistetatik jaitsi daiteke.
2011/11/06
SAN LORENZO 2010
2010eko otsailean Erdella Mendi taldekoekin Ezkaraira joan ginen. Batzuk pistan eskiatu eta beste batzuk eskiekin mendi ibilbide bat egin genuen. Aparkalekutik irten (1.530 m.) eta pista kontratik goiko estaziora igo genuen (1.660 m.), pista kontratik jarraituz, “La Holla” aldera sartu ginen: San Lorenzoko iparra. Eskiak kendu, granpoiak jantzi eta pioletarekin eskuan pala eder hau igo genuen, gero mendebaldera eginez tontorrera heltzeko (2.271 m.). Goian, gehienetan bezala, haizea eta hotza zegoenez laster batean jaitsi ginen eski estaziora, eta handik kafetegirantz, zerbait bazkaltzera. Arratsaldean ere goiko telesillaraino (2.100 m.) igo genuen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario