![]() |
| Ruben, Iker, Aitor C., Cesar, Aitor A., Aratz |
Aurreko egunetan elur asko bota zuenez ibilbideak egokitu behar izan
zituzten, arriskuak gutxitzeko.
Larunbatean, Luz Ardiden inguruan antolatu zituzten
ibilbideak. Eguraldia hasieran nahiko ona zen, baina okertuz joan zen eta
azkenean haizea eta behe lainoa sartu zen. Guk ibilbide motzerako eman genuen
izena eta lasai ibili ginenez, azkenean eguraldi txarrarekin amaitu genuen.
Arratsalde osoan eta gauean ere elurra bota zuen, Luz
St Sauveur ere zurituz. Horrela, antolatzaileek igandeko froga Luz
herritik abiatzea erabaki zuten. Domekan eguraldi zoragarriarekin esnatu ginen
eta botatako elurrarekin eta antolatutako ibilbidearekin asko disfrutatu
genuen.
Asteburu honetako argazkiak

No hay comentarios:
Publicar un comentario