2011/11/06

ANBOTO (2010-01-10)

Egun honen bezperan elurra dezente bota zuen eta oso beheraino; Elorrio ere zuritu zuen. Horrela,  hurrengo egunean Aloña aldera egin beharrean (Kanpazar eta Arantzazu igotzeko txarto egongo zirela), Anbotora (1.331 m) igotzea pentsatu genuen. Beraz, kotxeak Santiagon utzi eta hasieratik eskiak jantzita zabaletatik gora hasi ginen. Orduan konturatu ginen ez zegoela elur kantitate handirik eta zegoena oso biguna, “asentatu” gabe zegoela. Hala ere, kostata baina gora egin genuen eta zuhaitzak pasata ezkerrera egiten denean, gerri inguruan (1.100 m.) gelditu eta gorago ez egitea erabaki genuen.

Jaitsiera nahiko desastrosoa izan zen, esan bezala elurra bigunegia zegoelako eta azpiko harriekin eski guztiak markatzeaz gain, disfrutatu gutxi egin genuelako (birak egiteko oso zaila zegoen).



No hay comentarios:

Publicar un comentario