2011/11/06

2009 CASTRO VALNERA

2009ko udaberrian Castro Valnera (1718 m)mendira igo genuen, ibilbide polita eta gogorra osatuz. Kotxea Lunadako eski estazioan (1350 m) utzi genuen eta hemendik Pico dela Miel-era (1565 m) jo genuen. Tontorretik, Castro Valnera aldera dagoen bailarara jaitsi ginen (jaitsiera polita). Hemendik Castro Valnerara igo genuen, argazkietan tontorrean elurrik ikusten ez bada ere, bide guztian elur ona izan genuen. Leku beretik jaitsi (tubo ezaguna dauka), eta gogorrena berriz Pico de la Miel horretara igotzea izan zen.
Castro Valnerara zuzenean igotzea nahi izan ezkero, Lunadarako bidean, autobus geltoki baten parean (“marquesina” bat dago), ezkerretara hasieran beherantz doan pista hartu behar da eta lehen aipatu dudan bailarara ateratzen zara.

Castrovalnera

No hay comentarios:

Publicar un comentario