2008ko otsailean Alpino Tabirako irteerara joan ginen. Antolatutako ekintza, beti bezala, Domekan zen. Baina gu zapatu goizean goiz joan ginen eta egun horretan Anayet (2.574m.) mendira igo genuen. Kotxea Formigaleko “Anayet” eski estazioan(1.740 m.) utzi genuen eta Culivillaseko bailaratik Anayeteko iboietara jo genuen eta handik Anayet-eko tontorrera. Eskiak mendi lepoan utzi genituen. Vertice de Anayetera (2.559m.) ere joan ginen. Oso eguraldi ona eta elurra nahikoa. Midi D´Ossau-ko ikuspegi ederra. (Beste irteera batean Candanchu aldetik igo genuen; Rio Setan (1.350 m.) kotxea utzi eta Canal Royatik , Anayet-eko Iboietara eta hemendik tontorrera.)
Canfranc herriko aterpetxean afaldu eta lo egin genuen eta domekan alpinokoekin, Candanchu-ko eski estaziotik irten eta Loma verdetik, Tuca Blanca (2.400 m.) aldera joan ginen (Aspe mendiko ikuspegi polita). Hemendik pala eder batzuk jaitsi genituen.


No hay comentarios:
Publicar un comentario