 |
| Aratz, Cesar eta Ina |
Gure lehen esperientzia Altitoy proban ez zen ona izan. Larunbateko etapa bertan behera utzi zuten, astean zehar elur jauzi batek Altitoy frogarako lanean zebilen gendarme bat hil zuelako. Luz Ardidenen zona bat balizatu zuten handik ibiltzeko eta hori egin genuen, buelta polit bat 2-3 tontor igo eta jaitsiz.
Afaltzeko eta lo egiteko lekua Luz St Sauveur-etik urrintxo hartu genuen , Soulom herrian, eta afaltzeko goiz ematen zutenez eta berandu genbiltzanez, eskiak Inaren kotxe gainetik kentzea ahaztu zitzaigun. Domekan, goizeko 6ak aldera kotxera joan ginenean, eskiak lapurretan egin zizkigutela konturatu ginen. Beraz egun horretan Ina, Cesar eta nik ezin genuenez eskiatu, proba ikustera joan ginen La Mongie aldera. Arratsaldean denuntzia jartzera joan ginen, baina denbora galtze bat besterik ez zen izan (Gendarmeek ez dakigu noraino sinetsi ziguten).
Parte hartzekoak Aitor, Cesar, Aratz eta ni ginen. Aitorrek egun batzuk lehenago istripu larri bat izan zuenez Butraitz mendian sima batera erorita, Ina etorri zen bere ordez. Baina eskiak lapurtu zizkigutenez, Aratz-ek bakarrik egin zuen igandeko froga. Durangoko Aitor eta Gorka ere etorri ziren trabesiako eskiekin buelta bat ematera (ezin izan zuten izena eman).
Irteerako argazkiak
No hay comentarios:
Publicar un comentario