Beraz, bertan, urrinera joan gabe, egindako mendi eski ibilbide polit eta luze bat izan zen.
2011/11/06
2007 BUTRAITZ - AKETEGI
Arantzazutik (715 m.) irten eta Fraile eskolaren atzetik Duru (945 m.) aldera igo genuen. Hemendik Butraitzeko (1323 m.) gailurrera igotzeko. Zerbait jaitsi ondoren, ezkerrera trabesia bat egin, altuera ez galtzeko, eta Urbiarako bidea hartu genuen (alde honetarako jaitsieran kontuz ibili behar da dauden Simekin; begira bestela Aitorri gertatu zitzaiona 2009ko urtarrilean). Urbiatik (1.105 m.) Aketegira (1.549 m.) igo genuen, handik berriz Urbiara jaitsi, hemendik Dururako bidea hartu genuen eta punturik altuenetik, Durura jaitsi gabe, trabesia bat egin genuen Arantzazuraino.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario