2011/10/25

2006 TABLATO


Atzean Garmo Negro
Larubata goizean goiz abiatu ginen Elorriotik, bertan egunean Garmo Negro igo eta Elorriora bueltatzeko asmoarekin. Baina, Baños de Pantikosara (1.700 m.) berandu heldu ginen (9ak aldera) eta gainera, Garmo Negro (3.051 m.) aldean eguzkiak gogor jotzen zuen. Beraz, beste aldera egitea erabaki genuen, hau da, Bacías (2.718 m.), Tablato (2.700 m.), Brazato (2.719 m.) aldera. Eskiatzeko oso inguru polita, nahiko edur eta gainera Garmo Negroko ikuspegi ezin hobeaz. Egun honetan Tablato mendira igo genuen.

Eskerrak Garmo Negro aldera egin ez genuelako; eguerdi partean elurjauzi bat egon zen eta Gasteizko bikote bat harrapatu zituen (onik atera zituzten).

Irteerako argazkiak

No hay comentarios:

Publicar un comentario