Maiatzaren 17an, zapatuan, lehenengo Maladetara igo, ondoren Anetora eta jaitsiera Aigullutsera egin genuen. Goizeko 7etan abiatu ginen gorantz.
 |
| Furgoneta Besurtako parkina baino apur bat beherago utzi genuen |
Jende pilo bat batu ginen (sekula ez dot inguruan horrenbeste jende ikusi).
 |
| Renclusaraino eskiak porteatu genituen (ordu bat). |
 |
Renclusan eskiak jantzi genituen, hasieran kutxilekin (elurra gogorra zegoelako)
|
 |
Jendetza gorantz
|
 |
Rimayako lepo azpian eskiak utzi genituen
|
 |
| Rimayako lepora doan kanalean gora granpoi eta pioletarekin |
 |
| Cesar eta Haritz Maladetako tontorrean (3312 m) |
Kanala destrepatu, eskiak jantzi eta Goiko Portilloirarte jaitsi ginen (elurra ez oso ona, baina bueno).
 |
| Portillón superior pasatu ondoren glaziarrean |
 |
| Aneto (3404 m) atzeko tontorra. |
 |
| Eskiak lepoan utzita, Mahoma pasoan (ondo zegoen pasatzeko) |
 |
| Tontorretik beherantz |
 |
| Aiguallutserantz jaitsiera |
Elurra ez oso ona, nahiko berandu zelako (arratsaldeko 3ak aldera), baina hala ere, denetik aurkitu genuen.
 |
| Jaitsiera amaiera |
 |
| Aigualluts |
 |
| Aiguallutseko ur-jauzia eta atzean Aneto |
Egun honetan 25km eta 2.036 m positibo egin genituen
Ibilbide honetako tracka
Maiatzaren 18an, domekan, Alba mendira igo genuen.
Aurreko egunean baino jende askoz gutxiago zegoenez gorago aparkatu genuen (Besurtara heldu baino apur bat lehenago). Goizeko 8etan abiatu ginen gorantz, eta nabaria zen bero handia egingo zuela.
Berriz Renclusara oinez eta gero eskiak jantzita, Renclusako iboia baino goragotik eta ondoren Paderna azpitik, Barranco del Dientetik, Albako leporaino fokeatu genuen.
 |
Barranco del Dientetik gorantz
|
Eskiak lepoan jantzi eta kanal batetik lepora lehenengo eta beste aldetik ondoren Albako tontorrera heldu ginen
 |
| Albako lepoan granpoiekin gorantz |
 |
| Ruben Alba mendiko tontorrean (3112 m). |
 |
| Cesar tontorrean |
Jaitsiera ez genuen disfrutatu, bero asko egiten zuenez elurra oso astuna zegoelako. Gainera, Padernako iboira heltzen pare bat lekutan elurra guk moztuta beherantz nola jausten zen ikusi genuen.
 |
| Jaitsieran guk sortutako elur astunaren purgak |
Egun honetan 15km eta 1.240 m positibo egin genituen
Ibilbide honetako tracka
No hay comentarios:
Publicar un comentario