Aurten mendi eskia egiteko hartzen dugun astean, urrutira joan gabe, penintsulan zerbait egitea pentsatuta genuen. Gauzak horrela, azken momentuan hegoaldera joatea erabaki genuen, eguraldi ona eta elur asko zegoelako.
Beraz, 2025ko martxoaren 29tik apirilaren 4ra, Andoni Urrutiak, Aitor Cenitagoiak, Cesar eta Ruben Erizek Madril aldeko Guadarraman eta Granadako Sierra Nevadan egindakoak dira ondorengoak.
Aste hau laburbiltzen duen bideoa:
2025-03-29 SIERRA DE GUADARRAMA (Bola del
Mundo 2262m, Pico de la Maliciosa 2227m, Cerro de Valdemartin 2282m, Cabeza de
Hierro Menor 2376m).
Kotxez 4 ordu egin
ondoren Rascafriatik gora pasatzen utzi digute Guardizibilek (horrenbeste jende
igotzen ari zenez, beste aldetik aspaldi bidea moztuta zuten). Peñalara mendia
egiteko asmoa genuen, baina horretarako Cotos portuan aparkatu behar da eta
ezinezkoa zenez, Navacerradara heldu baino apur bat lehenago dagoen aparkaleku txiki
baten, zortez, kotxea uzteko aukera izan dugu.
Bertatik eskiak
jantzita irten eta egin duguna izan da: Bola del Mundura igo, Descansadero de
los Mesonesera jaitsi, Pico de la Maliciosara igo, Piornaleko lepora jaitsi, Cerro
de Valdemartinera igo, Puente de los Manchegosera jaitsi, Cabeza de Hierro
Menorrera igo, Puente de los Manchegosera jaitsi, Bola del Mundora igo eta
amaitzeko, Navacerrada portu ondoan, kotxea genuen aparkalekura jaitsi.
Eguraldi argia, baina haizetsua, eta elur asko eta ona izan dugu.
Ibilbidearen datu teknikoak:
Desnibela:1.539 m.
Denbora guztira: 6h eta 50´.
Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu HEMEN
![]() |
| Navacerradako portutik abiatuta |
![]() |
| Bola del Mundo |
![]() |
| Haizea Pico de la Maliciosan |
| Cerro de Valdemartín |
![]() |
| Cabeza de Hierro Menor |
Mendian amaitutakoan, kotxea hartu eta Navacerrada
portutik jaitsi gara Madril aldera, Moralzarzal herrira, afaldu eta lo
egitera.
2025-03-30 SIERRA NEVADA: CERRO DEL CABALLO 3.011 m
Egun honetan
Peñalara mendira joateko asmoa geneukan, baina ikusita, goiz ibili arren,
Navacerrada portua igotzeko arazoak izango genituela hegorantz joan gara. Kotxez
4 ordu egin ondoren, Granada ondoan dagoen Nigüelas herritik beste ordu bete
egin dugu gorantz 11 kilometro egiteko apurtutako oso aldapatsua den pista
batetik Umbría de Nigüelasera heltzeko. Elurra hasten den tokian kotxea utzi
eta ibilbide zirkular oso polita eginez Cerro del Caballora igo eta jaitsi
gara.
Ibilbidearen datu teknikoak:
Desnibela:1.000 m.
Denbora guztira: 4h eta 15´.
Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu HEMEN
![]() |
| Nigüelasetik gora datorren pista-bidea |
![]() |
| Umbría de Nigüelas |
![]() |
| Cerro del Caballo |
![]() |
| Tontorretik Veleta eta Mulhaceneko ikuspegia |
Capileiratik Hoya
del Portillora furgonetaz 9 km dira. Parkinera heldu baino kilometro bat
lehenago utzi dugu kotxea bidean elurra zegoelako. Ibilbide luzea eta aldi
berean aldapa gutxikoa. Hego aldea denez elurra justotxo egon da, baina eskiak
ez ditugu kendu behar izan. Azken jaitsiera, oso polita, baso kontratik
kotxeraino egin dugu.
Ibilbidearen datu teknikoak:
Desnibela:1.469 m.
Denbora guztira: 7h eta 15´.
Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu HEMEN
![]() |
| Basora sartu aurretik furgoneta utzi dugun tokia |
| Mulhacen |
| Beherantz, toki batzuetan elurra justotxo |
Parking de los Peñonesetik irten eta Virgen de las Nieves parean ezkerra egin dugu San Juaneko bailaratik gorantz Veleta mendira igotzeko. Bailara polita, elur onarekin eta pistetatik eta jendearengandik aldenduta ibiltzeko aukera ematen duena. Jaitsiera bertatik, San Juanetik, egin dugu. Azkenean, larruak jantzi eta 20 minutuko erremontada bat egin dugu Virgen de las Nievesera eta gero pistetatik parkinera.
Ibilbidearen datu teknikoak:
Desnibela:1.190 m.
Denbora guztira: 5h eta 20´.
Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu HEMEN
| San Juan bailara |
| Veleta tontorra. Atzean Mulhacen |
| Bailaratik azken erremontada |
| Virgen de las Nieves |
Parking de los Peñonesetik irten eta, kasu honetan, eskumarantz eginda eski pistak zeharkatzen joan gara estaziotik guztiz irten arte. Elorrietarako azken igoera, iparreko palan, ladera bat eginez egiten da. Elurra nahiko gogorra egon denez, kutxilekin egin dugu tontorra. Zaindu gabeko Elorrietako aterpera joan eta zerbait jan ondoren hegorantz jaitsi gara, Lanjaroneko bailaratik. Paraje eder honetatik berriz gora egin Elorrietako lepora heldu gara. Ordurako behe-lainoa sartuta izan dugu, eta jaitsiera iparretik adi egitekoa izan da; ikusten ez zelako eta aldapa asko eta elurra nahiko gogorra zegoelako. Amaitzeko larruak jantzi eta estazio meteorologiko ondora igo eta beste aldera pistetatik jaitsi gara.
Ibilbidearen datu teknikoak:
Desnibela:1.513 m.
Denbora guztira: 7h eta 50´.
Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu HEMEN
| Ladera bat eginez gorantz. |
![]() |
| Elorrietako aterpe gainean |
![]() |
| Elorrietako aterpea 1935ekoa |
![]() |
| Lanjaron bailaran gorantz |
![]() |
| Elorrietako leporantz |
![]() |
| Elorrietako lepoan behelainoa |
Elorrieta aterpearen izenaren eta jatorriaren inguruan informazioa: KLIKATU HEMEN
























No hay comentarios:
Publicar un comentario