2024/04/24

TROMSO (NORVEGIA) 2024ko apirila

Mendi-eskia Tromson, Norvegia iparraldean, 2024ko apirilaren 6tik 13ra.

Partaideak: Aitor, Cesar, Jokin, Andoni eta Ruben

Tromso inguruan egingo genituen ibilbideen informazioa internetetik eta batez ere  “SKI TOURING IN TROMS” liburutik atara genuen.

Ibilbideak Tromsoko inguruetan eta Lyngeneko alpeetan egitea erabaki genuen. Horregatik etxe bat Tromson eta bestea fiordoaren beste aldean Svensbyn hartu genuen.

Tromsoko etxea 673€ ordaindu genituen 4 gaberako (33€ pertsonako eta eguneko). Tromsoko etxearen helbidea: TØNSNESVEGEN 14, 9020 TROMSDALEN, NORVEGIA.

Atzeko etxea da, kristalerak dituena

Barruan eroso

Svensbyko etxea 709,92€ ordaindu genituen 4 gaberako (35€ pertsonako eta eguneko). Artic Cabin Lyngen deituriko etxearen helbidea: ULLSFJORDVEIEN 997, 9064 SVENSBY, NORVEGIA.

Scensbyko etxea, Artic Cabin
Etxe barrutik bistak

Hona hemen hasieran, joan aurretik, planteatu genituen ibilbideak: Mendi-eskia Tromson

Norvegian emandako astea laburbiltzen duen bideoa:


2024-04-06 Bidaia

Irailean KLM hegazkin konpañiarekin hartu genuen hegaldia Bilbotik Tromsora, bakoitzak 469€ ordainduta.

Bidai honek 2 eskala zituen joanean zein itzulian, bat Amsterdamen eta bestea Norvegiako Bergen hirian. Guztira 2 orduko hegaldia Amsterdamera, beste 2 Bergenera eta bi ta erdi Tromsora.

Lehen hegaldia atzeratu zenez, beste hegazkinak justotxo hartu genituen, baina arazoa fakturatuta genituen gure eskiak eta botak Bergenen gelditu zirela izan zen.

Ondorioz, lehen egunean Tromsoko Outdoor dendan alokatutako eskiekin ibili ginen (Aitor egun bat gehiagoz bere eskiak 2 egunetara heldu zirelako). Eski hauek oso ondo zeuden, berriak ziren eta bakoitzak 68€ ordaindu genituen. Bueltan erreklamazioa egin eta alokairuaren dirua errekuperatu genuen.

Tromsoko aireportuan, Sixt” enpresan aurrez erreserbatuta geneukan kotxea hartu genuen; Skoda Superb 4X4. 761€ ordaindu genituen 8 egunerako, arrisku guztirako asegurua barne, portaeskiekin, neguko gurpilekin eta gidatzeko bi pertsona baimenduta. Baina hemen ere arazo txiki bat izan genuen, esandakoa baino beranduago joan ginenez portaeskia zuen kotxea ez zutela esan ziguten. Ondorioz, hurrengo egunean bueltatu behar izan ginen eta kotxea aldatu genuen. Arazo handia ez zen izan, eskirik gabe geundelako, eta gainera konpentsazio modura bukaeran kotxeari gasolina ez botatzeko esan ziguten.

2024-04-07 TRONSDALSTINDEN (1.235 m.)

Eguraldi nahiko hotza, baina argia izan genuen. Goizean aireportura joan etorrian eta eskiak alokatzen denbora eman genuen eta arratsalderako eguraldi aldaketa zetorrenez, eguerdiko tartea ondo aprobetxatu genuen.

Tromsotik zuzenean igo gabe. Igoera hegoaldetik egin genuen, Ramfjordbotn-etik (The Asko route). Tromsotik igo ezkero, lehen 4 bat kilometroetan ibilbidea fondoko pistetatik da eta luzea egiten omen da, bereziki bueltan.

Tronsdalstinden mendira zuzenean igo gabe, ezkerrera egin eta lehenengo Laukslettfjellet mendia (549 m.) igo genuen. Jaitsiera amaitu baino lehen, beste tontortxo bat ere egin genuen itxura onarekin ikusi genuelako.

Tronsdalstinden mendiko tontorretik Tromso inguruko ikuspegia ederra izan zen.

Tromsotik irteera puntura kotxez 20 km (20´).

Ibilbidearen datu teknikoak:

Distantzia: 16,4 km.
Desnibela:1.368 m.  
Denbora guztira: 4h eta 50´.

Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu hemen

Irteera puntua

Arva kontrola



Laukslettfjellet (549 m.)


Tronsdalstinden tontorrean


2024-04-08 ULLSTINDEN (1.078 m.)

Eguraldi aurreikuspena ez zen ona, baina hurrengo egunerako okerragoa zenez (prezipitazio gehiago) Ullstinden mendira joatea erabaki genuen.

Tromson iparralderen zegoen ibilbidea da, eta irteera tokia aurorak ikusteko aparkalekua da.

Elur jausietatik babestuta dagoen mendia da eta Lyngeneko alpeetako bista onak ditu, baina guk ez genuen ezer ikusi, 700-800 metrotik gora lainoan sartuta ibili ginen eta bidea jarraitzeko GPSa erabili genuen.
Jaitsi ondoren, lainoak harrapatu gabe eta itxura ona zuen ondoko tontor batera igotzea erabaki genuen. Horrela, beste 650 m positibo egin genituen eta jaitsieraz disfrutatzeko elur ona izan genuen.

Tromsotik irteera puntura kotxez 35,3 km (41´).

Ibilbidearen datu teknikoak:

Distantzia: 16,8 km.
Desnibela:1.555 m.  
Denbora guztira: 5h eta 50´.

Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu hemen

Bidean, bagoaz iparrerantz. Ezkerrean fiordoa

Irteera puntua

Ullstinden tontorrean

Berriz gorantz



Fiordoaren kontra paraje ederra

2024-04-09 SKITTENTINDEN (1.076 m.)

Egun honetan Kvaloya aldera, Tromso mendebaldera, joatea erabaki genuen. Goizean eguraldi txara zegoenez, baina arratsalderako leihotxo bat irekitzen zenez; goizean inguruetan, Sommaroy irlan, turismo apur bat egitea; eta arratsaldean, Skittentinden mendira joatea erabaki genuen.

Arratsaldeko 16:30etan abiatu ginen gorantz. Parajea oso polita eta alpinoa zen, baina elurra, behe-erdi partean bereziki, oso astuna.

Tontorrera igotzeko, azken zatia eskiak kenduta eta granpoiekin egin behar da (mixtoa).

Jaitsiera nahiko azkar egin behar izan genuen, berriz eguraldi aldaketa zetorrelako

Tromsotik irteera puntura kotxez 27 km (35´). Sommaroyra joateko beste 34 km gehitu behar dira.

Ibilbidearen datu teknikoak:
Distantzia: 9,5 km.
Desnibela: 853 m.  
Denbora guztira: 3h

Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu hemen

Sommoroyko tabernan kafetxo bat hartzen

Ura garbia, baina hotzaaaa


Irteera puntua

Bagoaz gorantz


Leku itzela eta eguraldiak hobera egin du


Tontorrera heltzen


Skittentinden tontorrean

Beherantz

2024-04-10 STORMMHEIMFJELLET (1.181 m.)

Goizean eguraldi ona eta arratsalderako aldaketa iragarrita zegoenez, eta gainera gero Lyngen aldera joateko ferria hartu behar genuenez egun honetan goiz ibili ginen. 5etan jaiki, dena batu (etxea utzi behar genuelako), gosaldu eta Stormmheimfjellet aldera abiatu ginen. Gauzak horrela, goizeko 7etarako eskiak jantzita martxan ginen.

Esan bezala, eguraldi ona eta tarteka elur ederra harrapatu genuenez, jaitsi eta bigarren igoera bat egitea erabaki genuen.

Mendi erraza, pala zabalak, aldapa gutxiko igoera eta jaitsierarekin.

Eguerdian eguraldia aldatu zen, baina ordurako Svensbyrako ferrian geunden.

Ferriak ordu bete-ordu ta erdiko maiztasuna du, trabesiak 20´irauten ditu eta guk momentuan ez genuen ordaindu (alokatutako kotxeak TAG edo Via-T zerbitzua zuelako).

Tromsotik irteera puntura kotxez 46Km (44´). Ondoren, bertatik ferria hartzen den tokira (Breivikeidetera) beste 5 Km (6´) daude.

 
Ibilbidearen datu teknikoak:
Distantzia: 21,5 km.
Desnibela: 1.910 m.  
Denbora guztira: 5h 10´

Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu hemen


Irteera puntua






Stormmheimfjellet tontorrean


                                         







2024-04-11 RUNDJELLET (768 m.)

Egun osorako eguraldi eskasa iragarrita zegoenez Rudjellet mendira joatea erabaki genuen. Mendi aproposa da bere altuera bajuagatik, laninoa sartuta dagoenerako. Horregatik, heldu ginenean hainbat pertsona zegoen inguruan eskiatzen.

Lyngenen iparrera eginda, Sørlenangen herritik abiatzen da, fiordo kontratik.
Azken 200 metroak lainoan sartuta egin genituen ezer ikusi gabe.
Jaitsi ondoren beste 2 igoera egin genituen lainoa sartzen zen tokira arte. Bat, Stetinden aldera, eta bestea, ezkerreko tontortxo batera.

Svenbytik irteera puntura kotxez 23,5 Km (23´).


Ibilbidearen datu teknikoak:
Distantzia: 18,6 km.
Desnibela: 1.737 m.  
Denbora guztira: 5h 25´

Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu hemen


Irteera puntua



Rundjellet tontorrean

Elurra eta behelainoa




Norvegiako leihoak




2024-04-12 DALTINDEN (1.533 m.)

Lyngenen hegoaldera eginda, Lynseidet herria pasauta Furuflaten herrira heldu ginen.
Herri honetatik, futbol zelai kontratik, abiatzen da Daltinden mendirako ibilbidea.
Lehen 4 kilometroetan, erreka kontratik, ez da apenas altuerarik hartzen.
Jiehkkevarri mendiko ikuspegi ederra dauka (Tromsoko mendi altuena 1833m).
Goian hotza izan genuen, baina elurra oso ona, horregatik tubotxora sartu orduko pala (400m positibo) bi aldiz egin genuen.

Tubotik beherantz kostra elurra harrapatu genuen.

Svenbytik irteera puntura kotxez 37 Km (39´).


Ibilbidearen datu teknikoak:
Distantzia: 23,3 km.
Desnibela: 1.881 m.  
Denbora guztira: 6h 45´

Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu hemen


Irteera puntua

Atzean Daltinden









Daltinden tontorrean

2024-04-13 Bueltako bidaia

Irailean, hegaldia erreserbatu genuenean, itzulera eguna igandean, apirilaren 14an, hartu genuen. Baina urrian zabaldu ez genuen email bat bidali ziguten esanez itzulera eguna larunbatean, apirilaren 13an, izango zela.

Eskerrak ostiralean bueltarako cheking-a egiteko beste email bat jaso genuela, bestela igandean aireportuan agertu eta hegaldi gabe aurkituko ginatekelako.

Bueltarako, lehenengo ferria hartu Tromsora pasatzeko eta ondoren joanean izandako hegaldi berberak izan genituen. Oraingoan ekipajea galdu gabe 😅😅😅😅

Datu batzuk:

  • Norvegiako hizkuntza ofiziala Norvegiera da. Germaniar hizkuntza da, eta suedierarekin eta danierarekinantz handia du. Gu egon garen tokietan denok dakite ingelesez.
  • Bertako txanpona Norvegiar koroa (NOK) da. Aldaketa 1Koroa = 0,087€. Hau da, korotan emandako prezioa 0,087ekin biderkatu, edo hurbiltze bat egiteko korotan emandako prezioa zati hamar egin (irtendakoa baino zerbait gutxiago izan arren).
  • Norvegian dena garestia da, baina supermerkatu handietan erosita ez horrenbeste. Berunik gabeko gasolina 2€tan dago.
  • Alokatutako kotxeak TAG edo Via-T zerbitzua zuenez peajeak (aireporturako tunelak) eta ferriaren gastuak azken fakturan gehitu ziren. Ez zen kantitate handia izan, adibidez Svensbyrako ferriaren bidai bakoitza 12 bat euro.
  • Ordu bera da hemen eta han.Apirilean, jadanik, argi ordu asko daude. Egunero 10 bat minutu luzatzen da eguna. Goizeko 5etarako argi zegoen eta ilundu arratsaldeko 8ak aldera.


No hay comentarios:

Publicar un comentario