2023/04/12

VIELHA 2023ko MARTXOA

 2023ko martxoaren 24tik 29ra, Andoni Urrutia, Aitor Cenitagoia, Cesar Eriz eta Ruben Eriz Vielhara joan ginen mendi eskia egitera. Errepideko bizikletak ere eraman genituen eta eguraldi eskasa ireten zuen egun batean bertako errepideetatik buelta bat eman genuen.

Mendian eskiekin egindako ibilbideak denboran asko luzatu ziren, eskiak jantzi arte gutxienez 2 ordu egin behar genituelako eta beherantz ere eskiatu gabe oinez errepikatzen zirelako. Baina mendian ibili be, gustura ibili gara. 

2023ko MARTXOAren 25a, ZAPATUA: TUC DE PARROS (2707m.) eta CAP DE CLOSOS (2420m.) BERETetik.

9:30etan irten genuen Bereteko parkinetik. Oso elur gutxi zegoen. Bereten ezer ez. Beraz, oinez eskiak motxilan abiatu ginen beherantz Montgarrira doan pistatik.  Gero ezkerretara egin eta Parros-eko bailaratik igo genuen.

Eskiak 50 minutuko porteo baten ondoren jantzi genituen, 2000 bat metrotara. Baina elur gutxi zegoenez gora eta behera ibili ginen.

Parroseko aurre tontorrean utzi genituen eskiak eta oinez, lehenengo jaitsi, eta ondoren gorantz, Tuc de Parroseko tontorrera heldu ginen.

Transformatutako elur ederrarekin jaitsi ginen leporaino, eta berriz larruak jantzita  Cap de Clososera igo genuen. Ondoren, elur faltagatik, Parroseko bailaratik jaitsi beharrean, eski estazioko pistetarantz jo genuen. Beherantz eta gorantz egin ondoren Tuc de Costarjás-era (2338m.) heldu ginen eta hortik pistatik Bereteko parkinera eskiatzen jaitsi ginen.

 Guztira, 6 ordu eta erdi, 18 km eta 1360 metroko desnibel positiboa.

Egun horretako tracka: Beret-Tuc de Parrot-Cap de Closos-Tuc de Costarjás-Beret

Beret
Motgarrirako pistatik


Parroseko bailara

Atzean Tuc de Parros







Parroseko aurre tontorra

Aurretontorretik lepora jaitsi eta tontorrerantz

Tuc de Parros




Cap de Closos

Tuc de Costarjás

Beret

2023ko MARTXOAren 26a, DOMEKIA: BIZIKLETAN BUELTIA ETA UNHAKO FERRATA 

Domekarako eguraldi txarra iragarrita zegoenez bizikleta buelta bat egitea erabaki genuen. Gainak lainotuta eta momentu batzuetan euri apur bateaz Vielhatik (970m.) beherantz, bide nagusitik, Bossost alderantz abiatu ginen. Es Bordés herrian  ezkerrera hartu eta Artiga de Linera (1470m.) igo genuen. 9 kilometrotako igoera eta %7ko bataz besteko aldapa. Bide beretik jaitsi eta generaletik Bossostera joan ginen. Bertan beherantz pasatutako hotza kentzeko kafe bat hartu eta Luchonera doan Portilhon (1293m.) mendatea igo genuen. 8,2 kilometrotako igoera eta %7ko bataz besteko aldapa. Hau be leku beretik jaitsi eta Bossosten bertan hirugarren eta azken poruaren igoera egin genuen; Guarderer d´Arres  . 7,2 kilometro eta % 8,5 bataz besteko aldapa. Trafikora moztuta zegoen oso bide polita. Poru gainetik aurrera eginez Vilamós herrira joan ginen eta hortik behera bide generalera, azken kilometroak bertatik Vielharaino egiteko.

Guztira 75 km eta 2065 metroko desnibel positiboa eta 5 bat ordu.

Ibilbide horretako tracka: Vielha-Artiga de Lin-Bossost-Portilhon-Bossost-Guarderer d´Arres-Vielha

Artiga de Lin

Portilhon

Guarderer D´Arres

Arratsaldean Artieseko Ur termaletaraino paseo bat egin genuen, eta gero Salardu herriko Unha auzora joan ginen. Kotxea bertan itxi eta aldapa luzetxo bati aurre eginez Ferrataren hasierako tolira igo genuen. Unhako ferratak 3 tramo ditu. Lehena errazena da eta disipadore gabe egin genuen. Oso polita.




2023ko MARTXOAren 27a, ATELEHENA: MONTARDO (2833m.) ARTIESetik.

Goizean eguraldi eskasa zegoenez eta eguerdirako hobekuntza ematen zuenez berandu abiatzea erabaki genuen. Azkenean, 11:15etan abiatu ginen gorantz Pont de Resec baino apur bat beherago dagoen aparkalekutik (1390m.).

Restancara (2000m.) 2 ordutan heldu ginen, baina oraindik  beste 200 metro igo behar izan genituen eskiak janzteko.

Oelhacrestadako lepora heldu eta ezkerretara Montartorantz jo genuen, baina konfunditu eta beste tontor batera igo genuen (Basses deth Montardo gaineko tontorra). Jaitsi eta Montartora 4:30etan heldu ginen (5 bat ordu).

Igotako lekutik, hegotik, elur onarekin jaitsi eta Restancara heldu aurretik berriz eskiak kendu eta oinez Furgonetara arratsaldeko 7.30etan heldu ginen.

Guztira 19 bat km, 1630 metroko desnibel positiboa eta 8 bat ordu.

Egun horretako tracka: Pont de Ressec-Restanca-Oelhacrestadako lepoa- Basses deth Montardo gaina-Montardo



Restancako urtegia

Restancatik gora


Eskiak jantzi ditugu

Oelhacrestadako lepon. Atzean hasieran igo genuen tontorra.



Tontortxo horretatik beherantz

Montardoko azken pala igotzen

Montardo tontorrean

Tontorrean




2023ko MARTXOAren 27a, ATEARTEA: SERRAHERA(2630m.) VIELHAko TUNELETIK.

Goizeko 9:50ean abiatu ginen Vielhako hego aldeko tuneleko goiko aparkalekutik (1650m).

2 orduko porteoaren ondoren, 2282 metrotara eskiak jantzi genituen. Elurra jarraituz, lehenengo tontortxo batera igo genuen eta elur onarekin jaitsi ginen azken maldari ekiteko. Seharraherara 13:30etan heldu ginen (eskiak apur bat beherago utzi behar izan genituen).

Tontorrean eguraldia primerakoa, momentu batzuetan beroa ere.

Hego aldera ematen duen jaitsiera polita, baina eskiekin laburra. Azkenean 16:45ean heldu ginen furgonetara.

Guztira, 13 km, 1156 metroko desnibel positiboa eta 7 bat ordu.

Egun horretako tracka: Tunel Vielha sur-Sarrahera (Hau ez da gure tracka. Esan bezala, elur gutxi zegoenez zati handiak oinezkoen bidetik egin genituelako eta ez eskiatzen).

Vielhako tuneletik gora. Atzean Mulleres





Serrahera, Aurre-tontortxotik ikusita



Serraheratik Aneto tontorra eta glaziarra

Tontorrean


Beherantz

2023ko MARTXOAren 28a, ATEAZKENA: TUC DE BAQUEIRA (2550m.) BAQUEIRATIK.

Azken eguna izanik eta arratsaldean bidaia genuenez buelta txiki bat egitea eta bazkaltzera apartamentura joatea pentsatu genuen. Gainera, oraingoan ez genuenez porteorik egin Baquierako eski estazioan egin genuen ibilbidea.

Baqueirako teleferikoa abiatzen den tokitian (1500m.) eskiak jantzi eta pisten kontratik pare bat ordutan heldu ginen tontorrera. Zerbait jan eta disfrutatzen pista ezberdinetatik jaitsi ginen.

Furgonetara heldu eta egiten zuen beroaz ohartu ginen 25 bat gradu.

Guztira, km, 1000 metroko desnibel positiboa eta 3 bat ordu.

Egun horretako tracka: Baqueira-Tuc de Baqueira (Eski pistetatik)

Pista kontratik gora

Tontorrean


No hay comentarios:

Publicar un comentario