2018/05/20

ANDORRA, 2018ko apirila

2018ko apirilaren 21etik 27ra, Andoni Urrutiak, Aitor Azkargortak, Aitor Zenitagoiak, Cesar eta Ruben Erizek Andorran egindako aktibitateen laburpena.

2018-04-21 larunbata
Goizean kotxez: Elorriotik Soldeura (6 ordu)

Arratsaldean bizikletan: Soldeu – Canillo – Encamp – Collada Beixelais (1.796 m., 6,6 km eta % 8,4ko bataz besteko malda) – Ordino – Col de Ordino (1.980 m., 9,9 km eta %7ko bataz besteko malda) – Canillo – Soldeu – Envalira (2.408 m., Piriniotako biderik altuena) – Soldeu.

Guztira: 78 km, 4 ordu eta 2.180 metroko desnibel positiboa 

2018-04-22 igandea: Pic Montmalus (2.748 m.) eta Pic Blanc (2.723 m.)
Goizean, hasierako asmoa La Serrerara mendira Coma de Ransoletik joatea izan da. Baina bidea kotxeentzat itxita egon da elur-jauzi arriskuagatik, beraz, Grau Roigeko eski estazioa joan gara. 2.017 metrotara dagoen aparkalekutik eskiekin abiatu gara, Collellseko zirkotik gorantz Montmaluseko tontorrera.  Jaitsiera, elur onarekin, ipar aldetik egin dugu eta Grau Roigera heldu baino lehen eskumara ginez, basotik hasieran eta pisten albotik gero  Pic Blanceko tontorrera igo dugu. Jaitsierako hasierako palak 300 bat metro ditu, malda handikoa eta elur onarekin. Handik aurrera, guretzako bakarrik izan diren pistetatik heldu gara Grau Roigeko aparkalekura.

Guztira: 12, 1 km eta 1.225 metroko desnibel positiboa


Collelseko zirkoan gora
Montmaluseko tontorrean
Pic Blanc-eko azken palan
Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu hemen

Arratsaldean bizikletan: Soldeu – El Tarter – Coma de Ransol – Valle de Inclés – Soldeu

Guztira: 30 km eta 700 metroko desnibel positiboa
Incleseko bailaran
 2018-04-23 astelehena: Pic del Salt (2.740 m.) eta La Serrera (2.914 m.)
 Goizean 6:30etan jaiki, gosaldu eta kotxez Sortenyko parkinera joan gara. Hona, Ordino herritik Ordino-Arcalis eski estaziora igotzen, El Serrat herria pasatu eta eskumara doan bidea hartuta heltzen da. 1.763 metrotara dagoen Sortenyko aparkalekutik goizeko 9etan abiatu gara Rialbeko bailaran barrena (elur-jauzi ugariko parajea), eta ordu beteko porteoa egin dugu Rialbeko aterpe librera heltzeko. Eskiak jantzi eta eskumara egin dugu Banyels lepora igotzeko (eguraldia okertzen hasi da). Iparretik, Soulaneteko iboira egin dugu jaitsiera txiki bat  frantziara sartuz.  Jarraian, Cebollerako leporantz egin. dugu, baina heldu aurretik kanal batetik, eskiak motxilan,  zuzen igo dugu mugan dagoen Pic del Saltera Hegorantz zerbait jaitsi eta eguraldiarekin zalantzak izan ditugun arren, berriz eskiak motxilan hartuta La Serrerako tontorrera igo dugu bere mendebaldeko lepotik. Hego aldeko palatik (hasieran elur onarekin) eskiatzen jaitsi gara Sortenyko aterpea baino zerbait beherago, eta beste ordu erdi oinez eginez kotxera heldu gara.

Guztira: 14, 5 km eta 1.500 metroko desnibel positiboa
  • Sortenyko parkina
    Rialbeko bailaran gora
    Rialbeko aterpea
    Saltera igotzen


    La Serrera
Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu hemen
 
2018-04-24 asteartea: Comapedrosa (2.945 m.)
Goizean 6tan jaiki, gosaldu eta kotxez Arinsalera joan gara. Comapredrosako bidea Arinsal pasa eta lehen tunelaren ondoren eskumatara dago. Kotxea utzi eta oinez 8:15etan hasi gara. Abiapuntua 1.542 metrotara dagoenez, 400 bat metroko porteo majoa egin dugu, baina ibilbide elegante batetik zehar; hasieran errekaren eskumatik eta gero ezkerretik, Comapedrosako aterpearen azpitik pasa gara, bailaran gora. Irteerarik ez duela ematen duen bailara honetan, puntu batean eskumara egiten da kanal batetik Estany Negrera heltzeko. Azken zatia, Collada del Foratetik gora, aldapatsua eta elurra nahiko gogortxo egon denez granpoiekin egin dugu. Guztira 4 ordu behar izan ditugu Comapedrosako tontorrera heltzeko. Lepoan zerbait jan ondoren kanal de l´Altetik jaitsi gara (oso txarto egon da, elur jausi arriskuekin eta dena apurtuta). Azken 300-400 metroak, Borda de la Coruvilla ingurutik, berriz eskiak lepoan hartuta egin ditugu.

Guztira: 12,1 km eta 1.381 metroko desnibel positiboa.

Arinsaletik gora


Collada del Forat


Comapedrosako tontorra
Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu hemen

Arratsaldean bizikletan: Soldeu – Canillo – Port de Forn (1.915 m., 5,2 km eta % 7,5ko bataz besteko malda) – Canillo – Soldeug

 Guztira: 25 km eta 776 metroko desnibel positiboa
Canilloko rokodromoa

2018-04-25 asteazkena: Pic del Griu (2.875m.)
Goizean: Kotxez Cortals de Encampera joan gara. Bidea amaitu baino kilometro erdi edo bat lehenago kotxea uztea hobe da, bertatik Les Deveses erreka kontratik, eskiekin gorantz abiatu daitekeelako (guk kotxea gorago utzi dugunez, Rokodromo ondoan -2.040 m.-, apur bat jaitsi, zubi eskegi bat pasa eta fokeatzen hasi gara). Erreka utzi eta basoan eskumara egin dugu. Emportona tontorra bordeatuz, ekialdetik gora egin dugu. Jarraian, Emportonako lepotik, eskiak kenduta Pic del Griura heldu gara. Jaitsiera mendebaldera hasieran, Collada de Entiyolara egin dugu eta gero iparraldeko kanaletik oso elur onarekin jaitsi gara (merezi izan du).

Guztira: 8,22 km eta 1.000 metroko desnibel positiboa







Pic del Griu
Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu hemen
      
     Arratsaldean kotxez Sant Julia de Loria ondoan dagoen Aixovallera joan gara eta bertatik bizikletan Col de La Gallina igo dugu (goian, tartetxo batean elurra zegoen bidean). Jaitsiera beste aldetik egin dugu Sant Julia de Loriara. (1.910 m., 11,8 km eta % 8,2ko bataz besteko malda)

      Guztira: 27 km eta 1000 metroko desnibel positiboa.


La Gallina

2018-04-26 osteguna: Pic dels Pedrons (2.715 m.)
Goizean: kotxez Pas de la Casara joan gara. 1.956 metrotara dagoen aparkalekutik bertatik eskiekin abiatu gara eta ordu bete pasautxoan heldu gara Pic dels Pedronseko tontorrera. Iparretik jaitsi gara aduanaraino (hasieran elur ona bazegoen, gero astuna aurkitu dugu eta diagonalean mendebaldera egin dugu, elur hobearekin jaisteko). Zerbait jan, larruak jantzi eta berriz igo dugu Pedronseko leporaino. Mendebaldeko kanaletik jaisten hasi gara, baina hasieran elur ona izan arren, 10 giro eginda elur oso astuna zegoela ikusita, berriz gora igo dugu, ipar mendebaldetik zuzen jaisteko Pas de la Casara, nahiko elur onarekin nahiz eguerdiko 13:30 izan.

Guztira: 12,24 km eta 1380 metroko desnibel positiboa.



Ibilbide honen tracka ikusteko klikatu hemen

 Arratsaldean Andorra la Vellara joan gara erosketa batzuk egitera eta bertan afaldu dugu.

2018-04-27 ostirala
Kotxez Elorriora itzulera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario