2017/03/07

CARROS DE FOC

Carros de foc, Aiguastortes eta Sant Maurici parke naturalean dauden 9 aterpeak lotzen dituen ibilbide zirkularra da.

  • Desnibel positiboa: 4.500 m.
  • Distantzia: 55 kms.
  • Neguan zabaltzen dituzten aterpeak (aurten otsailaren 11tik, martxoaren 11ra): Restanca, Ventosa, Estany Llong, Blanc, Amitges eta Saboredo (Colomers talde baterako eskaera eginez gero).
  • Aterpeen erreserbak: www.refusonline.com (Ventosa bakarrik erreserbatu genuen helbide honetan. Besteak, eguraldi ona zetorrela ikusita, Ventosa aterpeko guardiak egin zizkigun)
CARROS DE FOC, 2017ko otsaila.
Andoni Urrutiak, Cesar eta Ruben Erizek  5 etapatan egindako ibilbidea da ondorengoa.
Desnibel positiboa: 6.159 metro. (Bataz beste:  1.232 m. eguneko)
Kilometroak:  83,5 km. (Bataz beste:  16,7 km eguneko)
Denbora:  33 h. (Bataz beste:  6h 30´eguneko)
         1. Etapa: PONT DE RESSEC – RESTANCA –MONTARDO -VENTOSA
Desnibel positiboa: 1555 m.
Kilometroak: 14,7 km.
Denbora: 6 h. 
2. Etapa: VENTOSA – ESTANY LLONG
Desnibel positiboa: 1213 m.
Kilometroak: 13,8 km.
Denbora: 6 h. 
3.  Etapa: ESTANY LLONG – COLOMINA –BLANC
Desnibel positiboa: 1317 m.
Kilometroak: 18,9 km.
Denbora: 8 h. 
4.  Etapa: BLANC – MALLAFRE – AMITGES - SABOREDO
Desnibel positiboa: 1211 m.
Kilometroak: 17,09 km.
Denbora: 7 h. 
5.  Etapa: SABOREDO – COLOMERS –RESTANCA – PONT DE RESSEC
Desnibel positiboa: 863 m.
Kilometroak: 19,04 km.
Denbora: 6 h. 

Ostiralean, abiatu ginen eta 4 ordutan Salarduko “Era Garona” albergean geunden.  Bertako pentsio erdia 37,40€ pertsonako da.


     1. Etapa, 2017-02-18 larunbata: Artieseko Pont de Ressecetik Ventosa aterpera

Kotxearekin Artiesera abiatu gara. Pont de Ressecera doan bidea hartu eta bertara heldu baino 30´lehenago kotxea utzi behar izan dugu elurragatik (1300m.). Retancako aterpera (2010m.) 2 ordutan heldu gara, basotik igota (igoerako bidea). Gorantz jarraituz “Col de Crestadara” (2400m.) heldu gara. Hemendik hegorantz orientatuta dagoen palatik Montardora (2800m.) igo dugu lau ordu eta erditan. Jaitsiera aldapatsua, motxila handiak, … elurra nahiko ona, berriz Col de Crestadara eta jarraian lakuaren gainetik Ventoda y Calvel aterpera (2222 m.) heldu gara. Guztira ia 6 ordu.


1. etapako perfila
1. etapako tracka



Atzean Restanca aterpea

Montardo

Ventosa aterpea
Ventosako aterpea, pentsio erdia: 45€ pertsonako. Guztira 70 plaza ditu. Larunbata izanda nahiko jende dago.


     2. Etapa, 2017-02-19 igandea:  Ventosa aterpetik Estany LLong aterpera

Egunero lez, 7:30etan altxatu eta 9etan irten gara. Barranc de Colietora jaitsi eta goratz abiatu gara Estany de Colietora (2250m.). Hemen konfunditu eta ezkerretara hartu dugu Estany Tort aldera eta jarraituz ia “Pic d l, Estany de Contraix”era heldu gara (2700m.), goizeko 11etan. Contraixera pasoa ez dugunez argi ikusi berriz Estany de Cloietora jaistea erabaki dugu. Ggainera oso jaitsiera polita dela ikusi dugu, elur onarekin (iparra). Coll de Contraixera (2752m.) igo dugu eskiak kendu gabe. Beste aldera jaisteko, lehen 100 metroak granpoiekin egin ditugu eta ondoren eskiatzen Estany de Contraixera jaitsi gara. Elur bigunarekin errekaraino jaitsi eta aterpera, gorantz, berriz larruak ipinita, 6 ordu inguruen heldu gara.
2. etapako perfila
  2. etapako tracka

Estany de Colieto

Contraix lepoa




Estany LLong aterpea
Estany LLong aterpea, pentsio erdia: 38,60€ pertsonako. Guztira 47 plaza ditu.Guardiaren izena Roberto. Aterpean 8 frantsez, 5 katalan eta gu hirurok gaude.


     3.   Etapa, 2017-02-20 astelehena:  Estany LLong aterpetik J.M. Blanc aterpera
Asmoa “Dellui”ko lepotik joatea zen baina aterpeko guardiak (Robertok) esan digu neguan egiteko hobeto dagoela, estableago (más franco) “Collado Gavatxos”etik. Horrela hasi gara baina bailaraz erratu eta Gavatxoz baino 100 m. gorago (2785m.) dagoen beste lepo batera igo dugu (Gavatxo lepoa gure ezkerretara dago). Leku oso polita, beste aldera jaitsiera ona (hegora ematen duen pala bat, baina elurra transformatuta). Colomina aterperaino (2408m.) oso gogorra (gora eta behera) baina oso polita. Ondoren, ez gara joan “paso del osotik” ikusi dugulako palaren orientazioagatik elurra ez zegoela egoera onean, eta “Estany de Mar” iboari buelta eman diogu. Hortik Saburóko leporaino (2689 m.) igo dugu. Tarte guzti hau, lehen lepotik, larruak kendu gabe egin dugu. Saburótik jaitsi eta iboi batzuetan bastoiei eraginez, larruak jantzi gabe, heldu gara Blanc aterpera 8 ordutan.
3. etapako perfila
3. etapako tracka
 



Iboien ertzetan KONTUZ! Batzuetan zuloak egiten dira


Colomina aterpea

Saburóko leporantz

J.M. Blanc aterpea
Blanc aterpea, pentsio erdia: 45€ pertsonako. Guztira 60 plaza ditu. Aterpean, guardia bere bi lagun eta gu bakarrik gaude. Dutxia hartzeko aukeria izan dugu.


     4.  Etapa, 2017-02-21 asteartea:  J.M. Blanc aterpetik Saboredo aterpera
Aterpetik irten eta lakuen gainetik (guardiak esan digu hauen gainetik trankil ibiltzeko) “Monastero” leporantz hartu dugu lehenengo gero eskumatarantz egiteko, guardiak esan digun beste lepo batetik jaisteko. Lepo hau “Coll de la valleta seca” (2727m.) da. Bertara ordu eta erdian heldu gara, bide zuzenena hartu ez badugu ere. Bere jaitsiera ipar aldetik oso elur onarekin da (hasieran, guretzat, aldapa gehiegi). Jaitsieraren azken zatia, Monasterotik datorren bidearekin elkartu baino lehen, pinudi batetik da eta hasieran ondo egon da baina bukaeran elurra ez zen oso ona. Hala ere, eskiatzeko oso paraje polita da. Ernest Mallafré aterpera (1992m.) aterpera heldu gara, zerbait jan eta Estany Sant Maurici kontratik gorantz egin dugu Amitges aterpera (2378m.) Mallafretik ordu eta erdi egin ditugu. Amitgesen trago bat hartu eta bertako guardiak, ValentiK, Wifi pakete bat eman digu Saboredo aterpekoari emateko. Amitgesetik Raterako lepora (2543m.) lepora igo, zerbait jan eta Saboredoko aterpera (2303m.) jaitsi gara iparrera ematen duen jaitsiera eder batetik. Arratsaldeko 4etan heldu gara, beraz, guztira 7 ordu.
4. etapako perfila
4. etapako tracka

Blanc aterpea

Coll de la Valleta seca


Ernest Mallafré aterpea

Estany Sant Maurici

Amitges aterpea
 

Saboredo aterpea

Saboredo aterpeko goiko pisua
Saboredo aterpea, pentsio erdia: 43€ pertsonako. Guztira 28 plaza ditu. Aterpean, guardia (Julian) bere bi langile (beraietako bat Haritz, euskalduna, gurekin bizikletan ibilitakoa), 6 suhiltzaile madrildar (kanal bertikalak jaisten eta grabatzen ibili dira) eta gu gaude. Oso jende atsegina. Aterpea ere txikia, ekologikoa eta erosoa. Aipatzekoa ere afaltzeko prestatu zigutena: 1. Beraiek egindako patea, 2. Humus (txitxirioak txikituta, limoia, olioa, berakatza, semola), 3. Zopa, 4. Pizza antzerako zerbait berdurekin, 5. Entsalada, 6. Gisotea butifarrarekin eta postrea pastel zati bat.



     5. Etapa, 2017-02-22 asteazkena:  Saboredo aterpetik Pont de Ressecera
Guardak eta Madrildarrak agurtu eta betiko lez goizeko 9etan abiatu gara Sendrosako lepora. Jaitsiera eta lautada batzuk eginda Colomerseko aterpera (2120m.) heldu gara. Berriz gorantz, “Port de Caldes” leporantz egin dugu, hasieran, beste marka batzuk jarraituz, ezkerrera gehiegi egin badugu ere, igoera luze baten ondoren heldu gara lepora (2567 m.). Zerbait jan ondoren, elur oso onarekin jaitsi gara, bukatzeko, eguneko eta itzuliko azken eta lehen lepora, Crestadara igotzeko. Restancara jaitsi eta oraindik 14:30ak zirenez, beherantz egitea erabaki dugu. Bertako guardiari ez ginela geratuko esan eta 15:00etan beherantz abiatu gara, presia pasatu baino lehen, eskumatara dauden jaitsierako paletatik. 40´tan kotxera heldu gara (elurra amaitzen zen tokitik kotxera 10´egin ditugu oinez). Gaurkoan ere sei ordu eta erdi egin ditugu.

5. etapako perfila
5. etapako tracka


Laku gainean Colomers aterpea

Colomers aterpea



 
Aurrean Port de Caldés

Port de Caldesetik Montardo mendia


Montardo Artiesetik (Pont de Ressec)

Bidaiaren beste gastu batzuk: autopistak 60€ eta gasolina 70€
 
Irteera honetako argazki guztiak ikusteko klikatu hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario