Apirilaren 30etik, maiatzaren 7ra, Andoni Urrutia, Aitor
Cenitagoya eta Ruben Erizek Benasquera egindako irteeraren laburpen bat da
ondorengoa. Eskiekin 5 mendi egin ditugu: Mulleres, Alba, Aneto, Perdiguero eta
Paderna. Bideko bizikletekin pare bat aldiz atera gara. Benasquen apartamentu
bat hartu genuen, eta oso eroso egon gara, giro onean
eta egun gehienetan eguraldia ere gure aldekoa izan dugu.
Apirilaren 30 eta maiatzaren 7a bidaia egiteko erabili
ditugu. Geldiune txiki bat eginda 4:30 behar dira Elorriotik Benasquera
joateko.
2016-05-01,
igandea, MULLERES 3.010 m.
Llanos del Hospitaletik abiatu behar izan gara Besurtara
doan bidea elurrarekin itxita zegoelako.
| LLanos del Hospital |
Eguraldia eskasa da; Llanos del Hospitalen 5 gradu zero
azpitik, elurra eta lainoa. GPSarekin aurrera egitea erabakitzen dugu.
Besurtara eskiatzen heltzeko ordu eta laurden ematen dugu eta Mulleres
tontorrera 5 ordu eta 15´.
| Aiguallutsen |
| Mullereseko tontorrean |
Jaitsiera hasiera ez da ona izan,
lainotuta ez zen ezer ikusten (gutariko bat mareatuta) baina erditik aurrera
lainoa altxatzen joan da eta jaitsieraz disfrutatu ahal izan dugu. Besurtara
heldutakoan Renclusa aldera zerbait igo dugu, hortik hobeto jaitsiko ginela
pentsatuz (ez du merezi).
Guztira 9 ordu eta erdi, 26,59 km eta
1.597 m. positibo egiteko.
2016-05-02, astelehena,
ALBA 3.118 m.
Llanos del Hospitaletik abiatu gara,
eguraldi on baina hotzarekin, 200 m porteatu ondoren, eskiak jantzi eta ordu
eta 45 minututan Renclusa aterpera heldu gara. Zerbait jan eta eskumara abiatu
gara Padernako lakurantz. Torrente de Albatik Pico Alba eta Tuca Blanca arteko
kresta pasatu dugu (azken erresaltean eskiak kendu ditugu), eta ondoren, beste
aldetik Albaren azken pala egin dugu granpoi eta pioletarekin. Tontorrera
heltzeko, guztira 4:30 behar izan ditugu.
| Renclusa aterpetxea |
| Albako azken pala |
Jaitsi Tuca Blanca kontratik hasieran,
eta Padernako tuboetatik ondoren Llanos del Hospitalera zuzenean eskiatzen egin
dugu.
Guztira 7 ordu eta erdi, 16,41 km eta 1.395 m. positibo egiteko.
2016-05-03, asteartea,
ANETO 3.404 m.
Ibilbide luzeagoa denez, gaur
lehenago, 5:30etan, jaiki gara. Goizeko 7etan abiatu gara Llanos del
Hospitaletik eta Plan de Estanen gorantz hartuta (lehenago ez du merezi) ordu
eta erdian Renclusara heldu gara. Zerbait jan eta erritmo suabe eta konstantean
Portillón Superiorrera 10:30etan heldu gara. Oso eguraldi onarekin eguerdiko
12:45etan heldu gara Anetoko tontorrera ( 5 ordu eta 45´).
![]() |
| Portillon superior igarota |
| Anetoko tontorrean |
Mahoma pasatu gabe, Coronaseko lepora
jaitsi eta han egon gara ordu bete luzez jaten eta egunaz eta paisaiaz disfrutatzen.
Ondoren glaziarretik eta oso elur onarekin Aiguallutsera jaitsi gara eskiatzen.
Larruak jantzi eta Besurtara. Tarte batzuk larruekin eta ondoren eskiatzen
Llanos de Hospitalera heldu gara arratsaldeko 4etan.
| Aiguallutsen, atzean Aneto |
Guztira 9 ordu eta erdi, 23,21 km eta
1.742 m. positibo egiteko.
2016-05-04, asteazkena,
PERDIGUERO 3.221 m.
![]() |
| Remuñeko bailan gora |
![]() |
| Portal de Remuñe, atzean Perdiguero |
Bailara jarraituz Portal de
Remuñe deitzen den leporaino fokeatu dugu (2831 m). Hemendik Perdiguero
mendiaren bista itzela dago, baina gora abiatu aurretik 100 metro eskiatzen
jaitsi behar dira Literolako lakura.
Perdiguerora aurrez-aurreko palatik,
ekialdekotik, igo dugu; eguzkiak asko jotzen dio eta elurra biguna du.
Perdiguerora igotzen 5 ordu eman ditugu (kontuan izan aurregain bat duela, eta
nahiko luze egiten dela azken zatia).
| Perdiguero tontorrean |
Literolatik jaitsi gara eta 2.150
metrotara eskiak kendu behar izan ditugu, zapatilak jantzi eta 500 metroko
desnibela oinez jaitsi dugu. Gaurko egunean bero handia egin du.
![]() |
| Literola bailaran, oinez hasteko unea |
Guztira 8 ordu eta 20´, 16,11 km eta
1.543 m. positibo egiteko.
2016-05-05, osteguna,
PADERNA 2.621 m.
| LLanos del Hospitaletik Padernarantz |
Paderna
|
Arratsaldean bideko bizikletak hartu
eta 30 km egin ditugu. Benasquetik irten eta 12 kilometroko igoera dago
Cerlerreko eski estaziora.
![]() |
| Ampriu 1912 metro, 800 metroko desnibela. |
2016-05-06, ostirala,
Bizikletan.
Ez du oso eguraldi ona argitu. Tarteka
euria eta hotz. Bizikletan Benasquetik Castejonera jaitsi eta Chia herrira igo
dugu (3 km-ko igoera gogorra). Bertatik Planera jarraitzeko asmoa izan dugu
baina errepidea pista bat da zati gehienetan eta zementoa batzuetan. Beraz,
buelta eman eta Castejonetik Fades eta La Espina portuetatik Pont de Suertera
joan eta etorri egin dugu.
Guztira 110 km eta 1900 metroko
desnibela.
Azkenean, 6 egunetan, 7.179 metroko desnibel
positiboa egin dugu eskiatzen eta 2700
bizikletan. Guztira ia 10.000 metro.
Egun hauetako argazki guztiak ikusteko: Aitorrenak, Rubenenak






Zorionak ekipo!!!earra eta intenso������.
ResponderEliminar