GAVARNIE – PIQUE
LONGUE DU VIGNEMALE (3.298 m.)
2014-05-10
Luz Saint Sauverren lo egin eta goizeko 5etan altxatu
ondoren furgoneta hartu eta Gavarnira heldu ginen, eski estaziora doan bidea
hartu eta berehala eskumara egin genuen Ossoueko bailarara sartzen den bidera.
Bi kilometro egin ondoren, bidea itxita zegoen elur jausiegatik.
Furgoneta bertan itxi (1.480 m.) eta goizeko 7etan
ibiltzen hasi ginen, Cesar zapatilekin eta botak fijazioetan lotuta eta besteok
behetik eskietako botak jantzita genituela.
Bailararen lehen zatia estua da eta
elur jausi asko egoten dira. Elur jausi hauek, batzuk gainetik eta beste batzuk
azpitik (sortzen zaizkien tuneletatik) pasatu genituen.
Gero bailara zabaldu
egiten da, bideak aldapa galtzen du eta asfaltoko bidea pista bat bihurtzen da.
Goizeko 8:30etan presara (1.800 m.) eta lautada handi batera heldu ginen, eta
hemen elurra aurkitu genuen baina oraindik eskiak ez genituen jantzi, laster
kendu behar zirelako. Lautada bukaeran ur jausi batek bailara ixten du, eta hau
gainditzeko ezkerrera egin genuen (hegoaldera)
pala aldapatsu batetik eta ondoren trabesian eskumara, ur jausiaren
gaineko bailarara heltzeko. Hemen eskiak jantzi genituen (2.000 m.) eta bailara
honetatik gora eginez, Bayssellanceko aterpetik datorren bidearekin elkartu
(2.250 m), glaziarretik eta Petit
Vignemale azpitik gora egin genuen “plateaura” heldu arte (3.000 m.).
Lautada
honek, herradura forma du eta 8 bat hiru
mila metrotako mendik inguratzen dute; ezkerrean lehena Monferrat (3.219 m.)
eta bukaeran , eskuman Vignemale. Bukaeran elurrik ez duenez, eskiak kendu eta
azken 100 metroak harrietatik trepatuz egin genituen, eguerdiko 13:00etan gora helduz
(6 ordu).
Lainoak sartzen zirenez, laster beherantz egin genuen.
Hasieran elurra ona bazegoen, erdi aldean astuna aurkitu genuen, baina bukaeran
berriz ere transformatua eta nahiko ona. Bi tramotan, elur faltagatik, eskiak
kendu genituen eta oraingoan presaraino eskiatzen jaitsi ginen. Berriz,
furgonetarainoko 5 kilometroak oinez eginez. Gainera, bukaeran, elur jausiko
tunel batean goia jausita zegoenez, ez ginen ausartu bertatik pasatzera eta
elur jausien albotik pasatu behar izan genuen. Azkenean, arratsaldeko 5:30etan
heldu ginen furgonetara nekatuta, baina leku polit batekin disfrutatuta.
BAREGES – REF. LA GLERE – TOURON DE NEOUVIELLE
2014-05-11
![]() |
| La Glereko aterpetxea |
Argazki guztiak ikusteko klikatu hemen




No hay comentarios:
Publicar un comentario