Martxoko asteburu honetan, Erdella Mendi Taldekoekin eta David eta Lurren antolaketa eta gidaritzarekin, Palentziako mendietara egin dugu irteera. Astebururako ez zegoen eguraldi ona iragarrita, baina azkenean mendian gustura ibili ahal izan gara joandako 16ak (11 eskiekin eta 5 oinez).
Ostatu, Triollo herriko "Curavacas" albergean hartu dugu.
 |
| "TRES PROVINCIAS" MENDI TONTORREAN |
Larunbatean, "Tres Provincias" mendira (2500 m.) igo genuen. "Cardaño de arriba" (1400 m.) herritik irten, camino de las lomasetik gora egin eta "Pozo de las lomas"era heldu ginen. Hemen hamarretakoa egin, eta eguraldia oso ona ez bazan ere gorantz egitea erabaki genuen. Horrela, oso politak diren Cardañoko orratzetan (Agujas de Cardaño) dagoen kanal batetik igo genuen, granpoiak jantzita eta Palentzia, Kantabria eta Leoi probintziak elkartzen dituen mendi tontorrera heldu ginen.
Beherantz abiatzerakoan, eguraldiak hobera egin zuenez, eskiatzen gindoazenak beste tontor batera igo genuen Cardañora jaitsi aurretik, eta horrela , guztira 1300 metrotako desnibel positiboa eginez.
 |
| "MURCIA" MENDI TONTORREAN |
Igandea elurtuta esnatu zen, baina bagenekien eguraldiak hobera egingo zuela eta berriz ere Cardañotik, oraingoan Pico Murciara (2349 m.) abiatu ginen. errekaren zubia gurutzatu eta mendebaldera hartu genuen. Bidezidor bat jarraituz Murcia mendiaren magalera heldu ginen. Tontorrera igotzeko 3 aukera zeuden; ezkerretik eta eskumatik inguratzea edo guk egin genuena, zuzen igotzea (elur jausi berria zegoenez, oinezkoei luze egingo zitzaien mendia inguratzea). Azken palia granpoiekin egin genuen, eta gero eskiatzaileok jaitsiera polit bat gozatu genuen (oinezkoak ere).
Egun honetan, 1000 bat metrotako desnibela egin genuen.
Irteera honetako argazki guztiak ikusteko
klikatu hemen
No hay comentarios:
Publicar un comentario