2001eko otsailean, familia guztia: gurasoak, hiru nebarrebok bakoitzaren bikoteekin eta Matxalen (orduan urte betekin) Otsagiko landaetxe batera joan ginen asteburu pasa. Larunbat goizean, Lakartxela mendira (1.982 m.) joan ginen, Miriam eta Luki oinez eta Cesar eta biok eskiekin. Mintxate bailaratik joan ginen eta kotxea, Baños de Mintxatera heldu baino lehen utzi behar izan genuen bidea elurtuta zegoelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario